Labayru Gaur

0

Gurean zer berri? Zaharrak berri bildumako liburu barria argitaratu dogu. Bildumako zazpigarrena da honezkero, Etnografia atalak izeneko blogak daroazan urteak hain zuzen be. Blog horretan astean-astean artikulu bat zabaltzen da, etnografiagaz lotutako gai baten ganean. Urteko guztien artean hamabi aukeratuta osotzen da liburua. Euskeraz ezeze, gaztelaniaz eta ingelesez be ateraten da, eta liburuan halan dago jasota, hiru hizkuntzetan.

Egile askok parte hartzen dabe blog horretan, euskal herrialde guztietakoak; eta gaiak be halantxe dira, ugariak, lurralde guztietakoak eta gai askori buruzkoak: egutegiaren araberako jaiei buruzko ohiturak, ospakizun bereziak, lanbideakaz zerikusia daukienak, jolas-jokoei buruzkoak, eta abar.

Oraingoan honeek sartu ditugu: 1 Zuriñe Goitia: Eskola-koadernoa; 2 Maddi Dorronsoro: Kaldereroen konpartsa, Gipuzkoako inauterien aurrekari; 3 Segundo Oar-Arteta: Su gabeko etxea, gorputz odolgabea; 4 Juanjo Hidalgo: Garbitokia garbitokitik haratago; 5 Itziar Rotaetxe: Etxeko andaputxua; 6 Josu Larrinaga Zugadi: Aitabitxi-amabitxien pazko-oparia; 7 Akaitze Kamiruaga: San Markos, artoak ereinda balegoz; 8 Ziortza Artabe Etxebarria: Eutsi hagin zaharra; 9 Fernando Hualde: Artzain-artisautza: uztaiak; 10 Joseba Santxo Uriarte: Bertsoaren magia; 11 Emilio Xabier Dueñas: Natura, gaurkotutako tradizioaren zerbitzura; 12 Javier Arrieta Idiakez: San Simon eta San Juda: neguaren etorrera eta arrantzaleen pobrezia.

Artikulu laburrak dira, edozeinek ondo ulertzeko modukoak, jakituna izan barik be.

Bilduma osoa webgunean dago.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.