Labayru Gaur

0

Jardunaldiaren lehenengo zatian, hitzaldiak egin dira. Hasteko Amelia Barquín izan da hizlaria. Mondragon unibersidadean irakaslea da, kulturartekotasuna eta genero-bardintasuna aztergai hartuta ikerketa asko egindakoa. “Kulturartekotasuna hemen eta orain” izenburuko hitzaldian, hainbat datu emon ditu gaurko egoeraz, baita galderak eragin be. Kontestu ezbardinak kontuan hartuta, hainbat jakingarri emon ditu gaiaren garrantziaz jabetzeko.

Horren ostean hiru esperientziaren barri azaldu dira. Rocio Luces Getxoko Egizu taldean dabil, eta han egin dabezan jarduerak aurkeztu ditu: jaialdiak, ibilaldiak, topaketak, trukeak…

Onintza Olaizolak, Euskaldunon Topagunean gai honetan egin dabezan egitasmoen artean, Auzoko izenekoa azaldu dau; hau da, auzotarrak eta auzokideak alkartzeko saioak egitea.

Quinndy Akejuk yoruba kulturaren jakingarri batzuk emon ditu, eta identidadea eraikitzen laguntzen daben zutabeez berba egin dau.

Eztabaida polita sortu da danen artean amaieran.

Atsedenaldiaren ostean, lan-saioa egin dabe parte-hartzaile guztiek, gizarte-arlo ezbardinetakoak nahastean dirala. Hainbat erronka atera dira etorkizunera begira, alkarbizitza bultzatzeko, euskerearen presentzia ziurtatzeko, eta gizartearen garapenera begira.

Argi dago kulturartekotasunari urtenbide bat emotea danon ardura dana. Horretan gizarteko arlo guztiak lotuta dagoz, inor ezin da kanpoan geratu. Gogoeta eta saio barriak egiten jarraitu beharko da, dudarik ez.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.