Labayru Gaur

0

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa lan erraldoia da gure bizimoduari buruz. Euskal gizartearen izakera, nortasuna eta identidadea osotu daben hainbat esparru aztertu ditu. Orain arte zortzi gai zortzi liburukitan aztertu izan dira, baina Labayru Fundazioaren eta Petronorren arteko lankidetza hitzarmenari esker, eduki guztiak digitalizatu egin dira batera egon ahal izateko, eta gaien kontsulta eta bilaketak errazteko. Horretarako, webgune bat sortu da: atlasetnografico.labayru.eus.

Proiektua digitalizatzean helburu honeek hartu dira kontuan:

  • Euskal Herriko ondarearen erreferentziazko bilduma bihurtzea.
  • Hezkuntzarako baliagarri izatea ondareari buruzko transmisinoa bideratzeko.
  • Euskal Herriko bizimodua, sinismenak eta ohiturak modu erraz baten zabaldu eta konsultetako ataria izatea.
  • Eta euskaldunon ondarea eta izaera mundura zabaltzea.

Gai honeek dagoz webgunean jasota:

  • Elikadura: Elikadura hainbat testuinguru kontuan hartuta aztertzen da: familia, etxea, alderdi erritualak, ospakizunak eta bizimodua. Familiako elikadura tradizionala eta XX. mendean izandako aldaketak aztertzen dira.
  • Haur-jolasak: XX. mendean zehar lurralde osoan umeek egindako zortzirehun olgeta baino gehiago deskribatzen dira, asko belaunaldiz belaunaldi transmitidutakoak.
  • Heriotza-ohikuneak: Etxeko hileta-errituak aztertzen dira hemen: heriotzaren iragarpenak, hilzorian dagoana jagotea, gorpua etxean dagoan bitartekoak, hil ostekoak (mezak, dolua, lutua, familia alkartzea…).
  • Ohikuneak jaiotzatik ezkontzara: Lan honek bizitzako errituen hiru atal nagusi batzen ditu: jaiotza eta haurtzaroa, gaztaroa eta ezkontza.
  • Abeltzaintza eta artzaintza: Animalia arrazak, animalien hazkuntza tradizionala, artaldeak mendira eroatea, herri-basoak, esnea batzea, gaztaia egitea, feriak, erleak… aztertzen dira besteak beste.
  • Herri-medikuntza: Herri-pentsaeran gorputza ulertzeko modua; kalenturea; artikulazinoetako, giharretako eta arnasketako minetarako erremedioak; azaleko, odoleko eta gainerako gaixotasunak zelan jagon; begizkoaren eragina; ermita eta santutegi jakinen gaineko siniskerak eta abar.
  • Etxea eta familia: Gai bi dira berez, biak zabalak, etxea eta familia. Etxea eraikin moduan baino gehiago, familia baten bizilekutzat aztertu da. Batez be nekazaritza- eta abeltzaintza-bizimoduari lotutako landetxe tradizionala deskribatzen da, baina hiriguneetako etxeak (hiribilduetakoak eta arrantzale-etxeak) be kontuan hartuta. Familiari jagokonez, lehen zabala izaten zan, gehienetan hiru belaunaldi etxe berean bizi zirala. Bakotxaren zereginak, ardurak eta pisua antzera antolatu izan dira gehienetan. Oinordekotza, etxe barruko egitekoak, etxeko heziketa eta transmisinoa familiari eta etxeari lotuta aztertu dira.
  • Nekazaritza: Nekazaritza tradizionala eta XX. mendeko azken hamarkadetatik aurrerako aldaketak aztertu dira: nekazaritzako egutegia; lurra prestau, erein, batu eta gordetea; bedarra eta ganaduen jatekoak; fruta-arbolak, olibondoak eta mahastiak; solorako tresnak; neurriak eta abar. Mekanizazio gero eta handiagoaren eragina be jasota dago.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.