Irailetik aurrera Euskalduna Jauregian euskera-plana lantzeko diagnostikoa egiten gabilz. Zaloa Aranzabal teknikaria dabil horretan, aurtengo abendurako diseinua eginda eukiteko ustean.
Euskaldunak 2018an onartu eban lehenengo euskara plana; urte hartan landatutako hazia sustraitu eta, harrezkero, hizkuntza-irizpideak zaindu dabez, Euskera Batzordea mantendu, langileei euskera ikasteko baliabideak eskura jarri… Eusko Jaurlaritzaren VII. Plangintzaldiagaz lerrokatuta, euskerearen normalizazinoaren bidean aurrerapausoak emoten jarraitu gura dabe.
Horren arabera, orain koordinazino-batzarrak eta egoerea neurtzeko azterketak egiten dabilz. Emaitzaren arabera, hurrengo urteetan gidari izango daben plana sortuko da, hainbat jarduera eta ekintza barruan dirala.
Honezkero bertako beharginei azaldu jakie euskera-plana indarrean jartzen hasi dirala eta horrek ze pauso izango dauan aurrerantzean.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.