Labayru Gaur

0

Euskaltzaindiak 2021eko azaroaren 26ko batzarrean erabagi eban hainbat lagun Euskaltzain Urgazle izendatzea, euren ibilbidean zetan edo hatan euskerearen alde egindako lana aitortzeko. Apirileko 29ko Osoko Bilkuran agiriak banatu eutsiezan aitortza hori hartutako guztiei.

Guztira 19 lagun izan ziran, lurralde guztiak ordezkatzen ebezala. Bizkaikoen artean, gure arteko hainbat lagun, kolaboradore eta laguntzaile dagoz: Libe Agirre, Bizkaia Irratiko esataria; Eneko Barrutia, gure hiztegian jardundakoa eta Bizkaiko arrantzaleen hiztegia prestau ebana; Pedro Mari Goikoetxea, ETBko kazetaria; Nere Mujika, Deustuko Unibersidadeko irakasle eta Gerediaga alkarteko burua.

Aurrerantzean Akademiako batzordeetan parte hartzeko aukerea eukiko dabe, euren esparruetan ez eze, Euskaltzaindiaren barruan be euren ekarpena egiteko hizkuntzaren alde.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.