Labayru Gaur

0

Euskaraldia euskeraren herri eta erakunde guztien hizkuntza ohiturak  astintzeko jaio da. Labayru Fundazioa Euskalgintzako Erakunde Sustatzaileen Taldean lanean dabil, gure arloan ekimenean parte hartuko daben ahalik eta ahobizi  eta belarriprest gehien aktibetako asmoz, baita irribiziak be. Hori dala-ta, Gasteizen maiatzaren 31an egin dan aurkezpenean parte hartu dogu.

Sustapena ahalik eta ondoen egiteko prestetan hasiak gara; besteak  beste, maiatzean UdalTop-ek antolatu eban “Euskaraldia puntuz puntu”  jaurdunaldian parte hartu genduan, Euskaraldiaren Prestakuntza  lantaldean izena emon dogu, Erakunde Sustatzaileen Prentsaurrekoan  parte hartu dogu, gurean Euskaraldia zabaltzeko materiala sortzen gabiz eta ekainean Ahobizi eta Belarriprestak prestetako  saioan parte hartuko dogu.

Hamaika eguneko hizkuntza praktika horreek posible izan  daitezen neurriak hartuko doguz.”11 egun euskaraz” lelopean zabaltzen doan ariketa sozial barri eta dinamiko honen bidez indarrak batu dira inertziak apurtzeko eta euskeraren erabileran eragiteko. Azaroaren 23an hasiko  da Euskaraldia, baina aurrelana eta prestakuntza martxan dagoz, hizkuntza ohiturak aldatzeko dinamika hau behar dan moduan bideratzeko ezinbestekoak dira eta.

 

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.