Labayru Gaur

0

Abeliñe Erauskinek eta Gorane Intxaurragak Bizkaierazko aditza izeneko liburua atondu dabe, euskera ikasten dabilzan ikasleek aditz-arloa landu ahal izateko. Aurretik egindako beste liburu biren jarraipena da hirugarren hau. Beronegaz aditz-sistema osotuta geratuko litzateke.

Ariketak egiteko liburu honek, erantzunen liburuxka dauka osogarri, bai irakasleentzat bai bakarka ikasi ezkero lagungarri dalakoan.

Izenburuan aditza lantzeko dala adierazten bada be, sarreran argi itxi dabe egileek aditza ez dala morfologia hutsa; hizkuntzaren erabilereagaz lotuta dago, eta horregaitik, bai ahozko erabileratik jasotako pasarteak, bai idazleen idazlanetatik hartutakoak dira ariketon oinarri nagusia.

Egile biak esperientzia handikoak dira eskolak emoten, gure artean urtetan irakasle ibilitakoak diralako. Orain liburura ekarritako materialak ibilbide horretan sano landuta eta testeauta daukiez era askotako ikasleakaz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.