Ikasturte honetan euskerako eskolak emongo doguz Otxarkoaga Lanbide Heziketako ikastetxean, eskoleak berak eskatuta. HABEk diseinautako AISA metodologiako ikasketak izango dira, batez be beste jatorri bateko ikasleei, egundo euskereagaz zerikusirik euki ez dabenei zuzenduta. Beraz, oinarri-oinarrizko euskera praktikoa ikastea izango da helburua.
Horretarako, ikasturtean zehar hirurogei orduko ikastaroa egingo dabe, euren eskolaorduetan txertatuta. Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasleek hartuko dabez eskolok, bertan sortu diran zazpi taldeetan. Hori prestetan ibili dira Naiara Aizpurua eta Leire Agirre Labayruko irakasleak, Ane Gezuraga Otxarkoagako eskolako arduradunagaz koordinauta.
Eskaria eskolaren aldetik etorri da, ikasleon etorkizunean lanerako euskerea lagungarri izan leikielakoan. Euskereagaz batera, euskal kulturara hurreratzeko ahalegina egingo da, hizkuntza gizartean txertatuta ikusi daien.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.