Labayru Gaur

0

Aurten be irailaren 12tik 24ra euskera-teknikari eta trebatzaileentzako prestakuntza-ikastaro trinkoa egingo dogu. Helburua da administrazino publikoan zein arlo sozioekonomikoan euskerearen normalizazinoan eta sustapenean jarduteko oinarrizko baliabideak eskuratzea.

Horretarako, era askotako edukiak landuko dira: euskerearen marko legala, euskerearen kalidade-ziurtagiriak, soziolinguistikako oinarrizko edukiak, euskera-planak, dirulaguntzak, hizkuntza-trebakuntza zelan antolatu erakunde baten eta zer eduki landu holako eskoletan…

Ikastaro trinkoa izango da, astegunetan goiz eta arrasti eta zapatuetan goizez. Aldi berean, teoriko-praktikoa izango da, benetako kasuetan oinarritutako ariketak izango diralako nagusi. Arlo honetan eskarmentu handia daukien teknikariak izango dira irakasleak.

Ikastaroa gainditzen dabenak, gura izan ezkero, Labayru Fundazioaren lan-boltsan sartuko dira, era horretako eskariren bat suertatzen bada esan ahal izateko. Azkenengo urteetan boltsa horretan egondakoak danak dabilz beharren zetan edo hatan.

Matrikula 505 € dira, eta egiteko epea zabalik dago. Informazino gehiago behar izan ezkero, hona jo: eskola@labayru.eus, 944437684.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.