Bilboko Alondegia euskeraren etxea bihurtu da urtarrilaren 21ean, laugarren urtez egin dan Berbagunean. Egun osoan zehar hainbat eta hainbat lagunek ipini deutsie ahotsa gure hizkuntzari. Hobeto zein txarrago egin, hemengo zein hango euskera erabili… helburua Bilbo erdi-erdian, uriaren bihotzean, euskera parra-parra eta normaltasun osoz komunikatzeko hizkuntza bihurtzea izan da.
Labayru Fundazioak aurrekoetan moduan aurten be parte hartu dau, ganerako erakunde, alkarte, talde zein norbanakoakaz batera. Egunero-egunero egiten doguna ikusgarriago jartzea da egun horretan lortzen dana. Danon zeregina dan ezkero, danok alkarregaz jokatu daigun.