Labayru Gaur

0

Bilboko Udaleko Euskerearen Aholku Batzordeak batzarra egin dau, uztailaren 7an, Juan Mari Aburto alkatea buru dala. Tartean izan da Labayru Fundazioaren ordezkaria Jokin Gorozika, beste erakunde eta alkarte batzuen ordezkariakaz batera.

Batzarreko gai-ordenean era askotakoak erabili ditue: 2022ko Ibilaldiaren antolatzaileek maiatzaren 29an egindako ekitaldiaren balorazinoa eta balantzea egin dabe; Euskaraldiko arduradunek aurtengo edizinoa aurkeztu dabe.

Horrez ganera, Soziolinguistikako Klusterreko kideek Bilbon euskerearen erabilerearen neurketaren emaitzak zabaldu dabez. Neurketa hori 5 urterik behin egiten da, eta bertan Bilboko kaleetan oinezkoek zer hizkuntza erabilten daben jasoten dau.

Azkenengo neurketatik hona euskerearen erabilereak gora egin dau Bilboko kaleetan; emakumeek gizonek baino gehiago erabilten dabe euskerea; neskato-mutikoak dira euskeraz gehien berba egiten dabenak eta nagusiagoek gitxien; barruti gehienetan euskerearen erabilerea egonkor mantendu da azken bost urteetan; Abandon, Begoñan eta Ibaiondon berba egin eta entzuten da euskera gehien.

Halanda be, Bilbo aldatzen doa, eta gaur egun turismoa dala-ta, edo beste leku batzuetatik etorritako jentea bizi dala-ta, auzo batzuetan euskera eta gaztelaniaren beste entzuten eta erabilten dira beste hizkuntza batzuk. Eta arlo horreri be heldu beharko jako.

Euskerearn Aholku Batzordea 2016an sortu zan hizkuntza gaietako aholku eta eztabaida organo moduan, urian euskerearen ezagutza eta erabilerea gehitzeko, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko eta Bilbon euskerea sustatzeko eta normalizetako interesa daben personak eta erakundeak batu eta parte hartzeko foro izateko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.