Gaur, urriak 17, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak zabaldu dau “Bilbo euskararen hiriburua 1876-2024” izenburuagaz sortu dogun erakusketa.
Erakusketa honen bitartez euskereak Bilbon izan dauen lekua eta garrantzia jaso gura izan da. XIX. mendearen amaieratik hona euskereak urian egindako ibilbidea erakusten da, euskereari ekarpena egin deutsien personak eta erakundeak ardatz hartuta.
Aurrekarietatik hasi, XX. mende hasierako Pizkundea, gerra osteko mortua, diktadura osteko loraldia eta XXI. mendeko zabalkunde orokorra. Hari hori lantzen da hamalau paneletan zehar.
Azalpenak euskeraz eta gaztelaniaz dagoz emonda, baina QR kode baten bitartez testu osoa euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez irakurteko modua dago.
Erakusketa ibiltaria izango da. Abenduaren 3an ospatzen dan Euskararen Nazioarteko Eguna gogoan hartuta egin dan egitasmo hau, Bilboko barruti guztietan egongo da ikusgai data-leku hurrenkera honen arabera: