Leizaola Fundazioak antolatuta, Euskararen Etxean mahai-ingurua egin da otsailaren 4an, “Euskal influencer-ak izurrite garaian” izenburupean, eta Labayruko Igone Etxebarriak gidatuta. Zortzi lagunek parte hartu dabe, bakotxak arlo bat lantzen dauela. Oso proiektu ezbardinak izanda be, danak euskeraz eta danak oso interesgarriak dira.
Beñat Erezuma, Euskara Satorra: euskerea ikasteko saiotxoak egiten ditu. Tibalt Alberdik gitarra irakasten dau Youtuben. Maitane Junguitu eta Garikoitz Larrañaga, Game Erauntsia, bideo-jokoak eta euskara lotzen ahalegintzen dira, eta euskal komunidadea sortzen be bai. Andrea Prosper, Marrakatue, marrazkilaria da eta euskera ikasten dabilenez, bere esperientzian oinarritutako binetak egin ditu. Gabi de la Maza, Karaoketeka, Txantxangorria.eus, euskal kantuen karaokeak jarri ditu sarean, eta bere ibilbide luzean bisita piloa lortu ditu. Eduardo Gaviña, Yogurinha Borova, abeslari, aktore, umorista dogu. Eta Patxi Gaztelumendi, gaztelumendi.eus, literaturako gaietan eta bestelako gaietan barriak emoten ditu, alkarrizketak egin eta abar.
Danen artean, sareen potentziala, sareetan euskerea erabiltea, euskaldunon komunidadea, ekinaren garrantzia eta beste hainbat arlori buruz berba egin zan, giro atseginean.
Leizaola Fundazioak saio osoa bideoan grabau eban eta argitaratzeko asmoa dauka.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.