Labayru Gaur

0

Gure lan-arloetako bat da Euskerearen Normalizazinoan laguntzea erakunde eta enpresei. Hainbat bezero ditugu horretan. Oraingoan, ostera, lau alkartetan hasi gara diagnostikoa egiteko prozesua beteten: Eragintza, Kiribil, Aisiabizia eta Ausartzen. Eskertzekoa da euskereagaz halako konpromisoa hartzea lau erakundeotan.

Gure zeregina neurketa bat egitea da, eguneroko lanean egiten dabezan jarduera guztietan euskerea txertatzeko zer egiten daben aztertzea: testuak (mezuak, kontratuak, txostenak…), alkarregazko eta bezeroakazko hartu-emonak, hizkuntza-paisaia… Arlo guztiak aztertu eta gero, euskeragazko daukiezan hutsuneak identifiketa eta daukiezan indarguneez baliatuta, bakotxari ondoen egokitzen jakon Euskera Plana diseinauko dogu, plan horren bitartez euren euskerearen egoera hobetzeko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.