Labayru Fundazioak lau urterako hitzarmen-markoa sinatu dau maiatzaren 23an Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailagaz. Hitzarmen horren arabera, urtero-urtero erakundeek diru bat jarriko dabe lan-programa bat beteteko. Lan-programa hori euskerearen corpusa jaso, gorde, ikertu eta zabaltzeagaz lotuta dago, batez be lexikografiara bideratuta.
Aurkezpenean hizlari guztiek goratu dabe herri-erakundeen arteko eta erakunde publiko-pribatuen arteko alkarlana. Alkarlan zintzoa, aspalditik datorrena eta emaitza oparoak ekarri dituena aurreko urteetan.
Patxi Baztarriako Hizkuntzako Politikarako sailburuordeak emon deutso hasiera sinatzeko ekitaldiari. Bere esanetan euskera guztiak dira beharrezko euskerearen osasunerako. Euskera batu sendo, aberats eta ugaria gura badogu, noranahikoa, euskalkiak, erregistro landuak eta ahozkoak, hangoak eta hemengoak, danak behar ditugu. Eta Labayruk bere ibilbidean ekarpen handia egin dau horretan.
Lorea Bilbaok Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputaduak azpimarratu dau, Labayruk erroak Bizkaian sartuta eukita be, bere lanaren eragina euskeraren lurralde guztietara zabaltzen dala. Bizkaieraren jagole eta batuaren hornitzaile gisa, erreferentziako erakundea izateari emon deutso indarra.
Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak, erakundearentzat hitzarmenak dakarren egonkortasuna eskertzeaz ganera, Bizkaiko lurraldetik harago Labayruren eragina eta balioa ekarri ditu gogora. 2000. urtean sinatu zan lehenengo hitzarmen-markoa, oraingo hau bosgarrena dala. Labayruko lan-esparruak eta ekarpen-motak aitatu ditu: euskera bizia batu sailkatu, landu eta zabaltzen; gramatika eta estiloa lantzen; transmisinoa eduki sendoz egiten…
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.