Labayru Gaur

0

Aurten be, irailean, Labayrun EusTET ikastaroa emoten gabilz: euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa. Ikastaro trinkoa da, 15 egunekoa, eta aurten 10 ikaslek osatutako taldea batu da.

EusTET ikastaroa euskera-teknikari zein trebatzaile lanetan ibilteko oinarrizko prestakuntzara bideratuta dago. Teoria eta praktika buztartuz, hainbat gai lantzen dira: Zer lege dago euskereari lotuta? Zer da euskera plan bat? Zer dirulaguntza dago euskerea sustatzeko? Eta euskerearen ziurtagiriak zeintzuk dira eta zelan eskuratu leitekez? Zer desbardintasun dago euskera-irakaslearen eta trebatzailearen artean? Zelan antolatu trebakuntzea erakunde baten? Zer baliabide dago trebakuntzarako?

Euskalgintzan eta hizkuntza normalizazinoan ibilten diran Labayruko hiru teknikari aritu eta aditu dira irakasleak; beraz, esperientziadunak dira eta normalizazino-mundua ondo ezagutzen eta bizi dabe.

Ikasleek, teoria ikasi ez eze, hainbat ariketa be egiten dabez, eta amaieran, ebaluazinorako, taldean azken proiektu bat egin behar dabe, eduki nagusiak egoki barneratu dirala bermatzeko.

Ikastaroaren amaieran, proiektua gainditu eta asistentziaren %90 egiaztatu ezkero, “EusTET ziurtagiria” eskuratuko dabe ikasleek. Horrezaz gainera, lan-poltsa zabalduko da eta aipatzekoa da 2019ko EusTETeko ikasleen %55 kontratatu zituela ostean Labayruk.

Beti lez, ikastaroa aurrez aurre egin da, Labayruren Boluetako euskaltegian; baina, beti be, Covid19a dala eta segurtasun-neurriak hartuta: garbitasun-neurri bereziak, ikasle eta irakasleen arteko distantziak zaindu ahal izateko plaza mugatuak…

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.