Aurten be, irailean, Labayrun EusTET ikastaroa emongo dogu: euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa. Matrikula uztailaren 30era arte da edo plazak amaitu arte egin ahal izango da.
Zer da EusTET?
Gure gizartean, lan handia dago euskerearen normalizazino arloan, alde batetik, herritarren artean euskerearen ezagutza eta euskeraz bizitzeko eskaerea gorantz doalako eta, bestetik, enpresa zein entitateak sentsibilizatuago dagozalako zerbitzua euskaraz emoteko abantailez.
EusTET ikastaroan euskera-teknikari zein trebatzaile lanetan ibilteko oinarrizko prestakuntzea jasoko dozu: Zer lege dago euskereari lotuta? Zer da euskera plan bat? Zer dirulaguntza dago euskerea sustatzeko? Eta euskerearen ziurtagiriak zeintzuk dira eta zelan eskura daitekez? Zer desberdintasun dago euskera-irakasle eta trebatzaile baten artean? Zelan antolatu trebakuntzea erakunde batean? Zer baliabide dago trebakuntzarako?
Metodologia eta ikastaroaren nondik norakoak
Ikastaro trinkoa da: 15 egunekoa, irailaren 9tik 21era, hain zuzen. Astelehenetik barikura 09:00-14:00 eta 16:00-18:00 eta zapatuetan. 09:00-13:00.
Euskalgintzan eta hizkuntza normalizazioan diharduen Labayruko hiru teknikari aritu eta aditu izango dira irakasleak; beraz, esperientziadunak dira eta normalizazino-mundua ondo ezagutzen eta bizi dabenak.
Ikastaro teoriko-praktikoa da. Ikasgai bakoitzeko edukiak lantzeko hainbat ariketa egingo dira. Eduki nagusiak egoki barneratu dirala bermatzeko, taldean azken proiektu bat egin behar da ebaluaziorako.
Ikastaroaren amaieran “EusTET ziurtagiria” eskuratuko da; baina horretarako proiektua gainditu eta asistentziaren %90 egiaztatu beharko da. Horrezaz gainera, amaieran, lan-poltsa egingo da eta, aipatzeko da, 2019ko EusTETeko ikasleen %55 kontratatu zituela ostean Labayruk.
EusTETen 13. edizino hau berezia izango da, Covid19a dala eta. Printzipioz, beti lez, aurrez aurrekoa izango da, Labayruren Boluetako euskaltegian; baina, beti be, segurtasun-neurriak hartuta.
Halanda ze, euskara teknikaria edota trebatzailea izateko oinarrizko jakingarriak eta baliabideak eskuratu gura badozuz, animo eta emon izena EusTETen!
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.