Fair Saturday sarien artean, aurten Labayru saritu dau izen bereko fundazinoak. Seigarren urtea da sariok banatzen dabezana, gizarte justuago, garatuago eta hobeagoa egiteko kulturearen bitartez inpaktua lortu daben norbanakoen, alkarteen eta erakundeen lana aitortzeko.
Aurtengo sarituak honeek izan dira: Harvard SICI (Boston, United States); Chi-chi Nwanoku, Chineke! orkestearen sortzailea; James Rhodes, pianojolea eta idazlea; Evelyn Glennie, perkusiojolea; Emmanuel Jal, artista eta gizarte aktibista; Labayru Fundazioa; Luis de Lezama, Santa María La Blanca ikastetxeko presidentea; eta Ahmad Sarmast, Afghanistango Musikako Institutu Nazionalaren sortzailea.
Kultura, arteak, diziplina ezbardinak lantzen dabezan alkarte eta personak dira. Baina danak gizartean eragin positiboa, eraldatzailea sortu dabenak. Hori ikusi dabe Labayruko jardunean be, lan apal eta ekinaren bitartez, gure hizkuntza, kulturea eta ondarea zabaltzen egindako lanaren bitartez.
Saria Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Kulturako diputadu andreak emon deutso Igone Etxebarria Labayruko zuzendariari.
Igone Etxebarriak, saria eskertzeaz ganera, Labayru osatzen daben guztiak izan ditu gogoan: sortzaileak, laguntzaileak, zuzendaritzan eta Artezkaritzan ardurak hartu izan dabezanak, eta beharginak. Saria danentzat dala esan dau, gaurko Labayru guztien ekarpenaren emaitza dalako.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.