Litterae Vasconicae aldizkariaren 17. zenbakia argitaratu barri dogu. Ale honetan Frai Juan Zumarragakoaren euskerazko eskuizkribu baten barri dator. Izan be, Durangoko Klaratarren komentuko liburuen arteko baten, Frai Juanek eskuz idatzitako testu bat aurkitu dabe, lehenago be ezaguna zana dana dala. Testu horretan klaratarrek zina egiteko irakurten ebena agertzen da euskeraz, XVI. mendeko testua. Sebas Gartzia Trujillok testuingurua azaldu eta ostean, Adolfo Arejitak hizkuntzaren aldeko oharrak egin ditu. Aldizkariaren azalean Durangoko Lariz dorretxea agiri da, Frai Juanen amaren jaiotetxea.
Aldizkarian Jabier Kaltzakortak Balentin Berrio-Otxoaren gutun bat dakar, inoiz argitaratubakoa. Eta baita be Peñafloridako kondearen Seguidillas de Navidad en euskera, Gabon-kopla zoragarriak.
Horrez ganera, Eneko Zuloagak Ibarguen Cachopin kronikaren arabera Bizkaian euskerea zelan banatzen zan, aldaeren geografia-banaketa zelangoa zan azaltzen dau. Andres Urrutiak Eusebio Erkiagak Simenonen nobela bat euskeraz argitaratu ahal izateko egindako ahaleginak jaso ditu, gutun trukearen bitartez. Sebas Gartzi Trujillok berak egindako Hamaika euskal literato eta Jainkoa libururaren barri emoten dau, eta Mercedes Acillonak Egileor Atxerreren kazetaritza aztertu dau, Bilbo erori aurretxoan.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.