Labayru Fundazioak Galdakaoko Udalarentzat egin dauen bideoa aurkeztu barri da. Bertan, ‘Galdakao. Mozoiloa eta kukua’ izenburuagaz, hamabost minutuko bideoan hainbat jakingarri emoten dira ibilaldiak zeharkatzen dituan lekuei buruz. Bekea, Arteta, Lekue, Usansolo, Labeaga, Urgoiti auzuneak, batetik besterako tarteak eta lekuotako ondasunak eta ondareko edukiak labur eta egoki erakusten dira.
Honezkero Youtuben ikusgai dago helbide honetan: Galdakao. Mozoiloa eta kukua