Labayru Gaur

0

Urriaren 20an, Gatikako Berbalagun taldeak kurso honetan egin dauan lehenengo saioa atxakiatzat hartuta, Akaitze Kamiruagak orain urte bi Gatikako Udalaren eskariz argitaratutako Gatikako baserriak liburuxkaren aurkezpena egin eban.

Batez be jente heldua da talde honetan parte hartzen dauena, batzuk euskal hiztunak, beste batzuk ikasleak; eta egia esateko, arreta handiz jarraitu ebezan emondako azalpenak.

Hitzaldian herriko baserrietako ezaugarriak, leku-izenak zelan sortzen diran, zergaitik toponimia batu eta aztertu, eta egindako ikerketak zabaltzeko garrantziaren ganean hitz egin eban.

Osteko solasaldian, entzuleek eurek be parte hartu eben galderak eginez eta oso saio atsegina izan zan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.