Durangoko azokako areto nagusian egin du Labayru Fundazioak Gaztea irratiarekin batera antolatu duen Botaba euskal esamoldeen erronkaren sari banaketa ekitaldia. Bertan izan dira, besteak beste, saridunak eta euskal esamoldeen erronka babestu duten enpresa eta erakundeak.
Oñatira joan da aurten sari nagusia, eta Abadiñoko, Zarautzeko, Gasteizeko eta Igorreko lagun-taldeek ere hartu dituzte sariak. Zazpi izan dira, guztira, Botabak aurten eman dituen premioak, eta lotura honetan kontsultatu daitezke.
Sari nagusia El Corte Inglesek eman du aurten ere. Talde irabazleak Europako hiriburu bat ezagutzeko aukera izango du, lau eguneko bidaian.
Ixi Woodek emandako diseinuzko zurezko betaurrekoak hartu ditu istoriorik originalenak; esamolderik originalenak 4 lagunentzako 2 gaueko egonaldia landetxe batean, Nekaturren eskutik; bideo-muntaiarik onenak 20 orduko ikastaroa Imval ikus-entzunezko eskolan eta euskaltegietako bideorik onenak sagardotegian 10 lagunentzako afaria edo bazkaria hartu du, Euskal Sagardoaren eskutik.
Lehiaketara aurkeztutako lehen hamar bideoen artean, berriz, Last Tour enpresak emandako BBK Live eta Donostia Festibala jaialdietarako sarrerak zotz egin zituzten antolatzaileek.
Esamoldeen erabilera zabaldu
Labayru Fundazioaren izenean, proiektuaren arduradun Ziortza Egurenek esan duenez, “euskal esamoldeen erabilera sustatzea du helburu lehiaketak, hiztunok kaleko hizkera kolokialean darabilguzan esamoldeak sare sozialen bidez zabaldu”.
Eta datu onak utzi ditu aurten Botaba lehiaketak: 75 bideo hartu ditu guztira -iaz baino 25 gehiago- eta parte hartzea ere anitzagoa izan da. Lehiaketaren xede-taldea identifikatu, eta haiengana heltzea lortu dute lehiaketaren antolatzaileek.
Gehienbat, 18 eta 34 urte bitartekoek parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta bideoak hainbat lekutatik heldu dira: Azkoitia, Zarautz, Bilbo, Abadiño, Oñati, Eibar, Mungia, Zornotza, Pasaia edota Gernika-Lumo, besteak beste.
Fundazioaren zuzendari Adolfo Arejitak ere hitza hartu du, eta nabarmendu duenez, “zoriontzekoa da ahozko hizkuntzaren transmisiorako bideratutako jarduera honetan gazteen parte hartzea, eta baita ere erakunde guztien babesa eduki izana, Eusko Jaurlaritzarena, hiru Aldundiena eta hiru hiruburuetako udalena”.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.