“Gazteak euskaraz” egitasmoa 2020an hasi genduan, podcast modura gazteei hizkuntza informaleko esakuneak eskaintzeko. Ordutik hona urtero sei ale landu ditugu, eta 2023an egindakoak argitaratu ditugula iragartera gatoz. Guztira 24 ale bilduma osotu dogu, Bilboko Udalaren laguntasunagaz. Podcast bakotxean Peru eta Sharif personaiek gai bati buruzko alkarrizketa egiten dabe, euren berbaldian esamodu eta hizkuntza-egitura jakin batzuk erabilita. Horren ostean, hizkuntzari buruzko argibideak datoz, egitura bakotxaren esangurea, noiz erabilten dan eta ohar gramatikalakaz osotuta.
Oraingoan izenburu honeek gehitu dira:
19. GAZTEAK EUSKARAZ – Adiskide onekin orduak labur
20. GAZTEAK EUSKARAZ – Bakoitza bere garaiko
21. GAZTEAK EUSKARAZ – Hasteak beti gogorrak
22. GAZTEAK EUSKARAZ – Gaua eta eguna betiko, ohiturak aldiko
23. GAZTEAK EUSKARAZ – Nori berea da zuzenbidea
24. GAZTEAK EUSKARAZ – Zerbait nahi duenak zerbait galdu behar
Alkarrizketa bakotxean gai bat erabilten da, Bilboko leku jakin baten, eta leku hori Enrike Morentek egindako marrazkiagaz erakusten da.
Podcastak Ivoox eta Spotify plataformetan dagoz ostatututa, eta bideo-podcastak Labayruren Youtubeko kanalean. HABEren Ikasbil atarian be badagoz eskuragai.