Labayru Gaur

0

Podcast euskarrian landu dogu gazteen artean egoera informaletan euskera egokiagoa lantzeko materialak. B2 eta C1 mailei bajagokez be, edozeinentzat izan daitekez egokiak. 12 podcast dira, Ivoox plataforman (audioak) eta Youtuben (bideoak) dagozan.

Podcast bakotxean pertsonaia biren arteko alkarrizketa dago. Peru eta Sharif dira pertsonaiok, eta gazteei ardura deutseezan gaiak darabilez. Euren arteko jardunean berba, esakune, gramatika-gai bereziak berenberegi sartu dira.

Gramatikako puntuak, gehien bat, oker erabilteko joera zabaldu dala igarri doguzanak dira, alternatiba zuzenak eskaintzeko. Esakuneak hizkera informalean bidea egiteko modukoak diralako sartu dira.

Alkarrizketetako gaiak gizartean pil-pilean dagozanak dira: kirola, ikasketak, lagunen arteko hartu-emonak, ekologia… Horreek dira pertsonaia bien arteko autuak. Alkarrizketaren ostean hizkuntzari buruzko argibideak azaltzen dira. 5-6 minutuko podcastak dira.

Lehenengo urtean, 2020an, 6 egin genduzan, eta 2021ean beste 6. Guztira 12 podcast dira, Bilboko Udalaren laguntzaz egindakoak.

Hasierakoetan Aitziber Argiarrok eta Antton Barainkak ipini ebezan Sharif eta Peruren ahotsak. Bigarren txandan Aitziber Argiarro eta Jon Gomez izan ditugu bikoizle. Hizkuntza argibideak Ziortza Artabek azaltzen ditu. Grabazinoetarako Jesus Eguzkiza Eguzkiren laguntasun estimagarria euki dogu beti.

Alkarrizketak eta gramatika-gaiak Labayruko irakasleen taldeak osotu ditu, urte askoko eskarmentua daukien irakasleen artean prestau dabez: Ana Oar-Arteta, Abeliñe Erauskin, Gorane Intxaurraga, Ziortza Artabe eta Jesus Eguzkitza.

Hasieran audio hutsa egitea zan helburua, Ivoox plataforman argitaratzeko, baina egokia eretxi geuntsan Youtuben be jartzeari. Horretarako orduan, Idoia Tolosak prestautako irudiakaz, Irati Zarandonak egin dau animazinoa eta bideoen edizinoa.

Aurten jarraipena emotea aurreikusten dogu.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.