Zornotzako Udalak Santiago Onaindia zanaren omenez emoten dauan literatur ikerketarako bekak lan barria dauka honezkero argitaratuta. Orain dala urte bi Lourdes Otaegik eta Garazi Otsagabiak irabazi eben beka, Ramon Saizarbitoriaren Bihotz bi. Gerrako kronika nobela aztertzeko. Ordutik hona lana egin, epaimahaiaren oneretxia hartu eta orain Labayru Fundazioak argitaratu dau izen bereko bilduman, Gerrako beste kronika izenburuagaz.
Izan be, nobela horretan memoria historikoa lantzen bada be, gerrako testuinguruan gertatzen dalako, hari narratiboa bikote-hartuemonetan oinarritzen da, eta genero-indarkeria dauka mezutzat. Hari horri helduta egin dabe lana ikertzaile biek.
Horrez ganera, bekaren hurrengo deialdiko irabazlea be iragarri dabe honezkero, Xabier Hernandez Llona. Berak aurkeztu dauen iker-gaia hau da: Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko bigarren hezkuntzan.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.