Urtebeteko lanaren ostean, gaur goizean Geu be bagara itsasoa egitasmoa aurkeztu dogu Bilboko Itsas Museoko auditoriumean. Bertan izan dira Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua; eta Labayru Fundazioaren izenean, Igone Etxebarria zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga, lanaren egilea.
Egitasmoan parte hartu daben Bizkaiko kostaldeko barriemoileetako batzuk be bertan egon dira, pozarren gainera; azken baten eurak diralako lan honetako arima eta ardatza. Euren testigantza biziak izan dira libururako zein bideoetarako informazino-iturri nagusia; eta eurei esker garatu ahal izan dogu itsasoko emakumeen lanaren garrantzia erakutsi gura dauen ikerketea.
Ekitaldia familia-argazkiagaz hasi da, eta aurkezpen bideo labur bat ikusi eta gero, etorri dira Igone, Akaitze eta Bingenen berbak. Amaieran, lekuko guztien izenean, Guruzne Badiolak (Ondarroako train-konpontzaileak) be hartu dau hitza eta egindako lana eskertu eta era honetako ikerketen garrantzia nabarmendu dau.
Proiektu honen egilea Labayru Fundazioa izan da eta berak hartu dau egitasmo osoaren ardurea. Ikerketak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Ondare Zuzendaritzako diru-laguntza izan dau.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.