Joan dan astean, emakume beharginen egunaren inguruan, hainbat ekitaldi antolatu dabez bazter guztietan. Labayru Fundazioa be tarteko izan da horreetariko pare baten, itsasoko emakumeen garrantzia erakutsi gura dauan Geu be bagara itsasoa egitasmoa aurkezten.
Lehenengoa martiaren 9an egin zan Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Bertan, aurkezpen labur baten ostean, mahai-ingurua eta bideo-emonaldia egin ziran. Akaitze Kamiruagak gidatuta, gaur egun portuko beharretan dabilzan bost emakumeren testigantzak eta bizikerak entzuteko aukera izan eben hara bertaratutakoek. Era askotako gaiak aipatu ziran: itsasoko andren lanen bilakaera, hobekuntzak, gaur egungo aldarrikapenak, arrantzaren egoera, euren ofizioen etorkizuna, urtenbide barriak bilatu beharra (adibidez, gaur egun bisita gidatuak be egiten dabez)… Danak benetan gai interesgarriak eta joko handia emon ebenak.
Bigarrena, hurrengo egunean egin zan Armintzako Kultur Etxean. Hango jardunaldian protagonismo berezia hartu eban bertako Maria Luisa Morenok, jaiotzez santurtziarra baina luzaroan herri horretan bizi izan zanak; bera izan zalako Euskal Herri eta estadu mailan lehenengo emakume arrantzalea. Berari gorazarrea egiteko be balio izan eban ekitaldiak.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.