Labayru Gaur

0
Gaizka Aranguren, Ane Ortega, Akaitze Kamiruaga, Agurtzane Intxaurraga, Xabier Paya.

Martiaren 30ean mahai-ingurua egin dogu Bilboko Rekalde aretoan. Akaitze Kamiruaga moderadore dala, hizlari egon dira Gaizka Aranguren, Ane Ortega, Agurtzane Intxaurraga eta Xabier Paya.

Atxakia Labayru Fundazioak 40 urte betetzea izan da. Hori dala-ta, Labayruk erabilten dituan ikergaiak kontuan hartuta, gaitzat jarri zan gaurko mundu globalean, gure kultura beste kulturen artean zelan agertu. Hau da, euskal hizkuntza eta kulturaren transmisinoa zelan egin, nortasun-emoile ete diran, zegaz identifiketan garan,  eta abar.

Ekarpen ederrak egin dabez hizlariok, bakotxak bere arlotik ikusita. Gaizka Arangurenek “zoparen teoria” azaldu dau, esanez kultura bakotxean zopa era batera egin arren, ura derrigorrez behar dala beti, eta gure ura euskerea dala. Ane Ortegak euskerea zabaltzen irakaskuntzaren bitartez egin dan aurrerapena goratu dau. Gazteen arteko motibazino, identifikazino eta erabileretan geratu da gehiago. Agurtzane Intxaurragak antzerkiko esperientziaren ibilbidea gogoratu da, hitza erabilten dan arteetan hizkuntzaren erabilerak asko baldintzatzen dauela gogoratuz. Xabier Payak argi itxi dau ezer berezirik badaukagu, hizkuntza dala, eta hori ezin dogula etxean itxi kanpora goazenean. Ostera, zalantzan itxi dau kanpora joateko zaleak ete garan.

Oso interesgarria izan da jardun osoa, eta guztiz atsegina. Eskerrik asko hizlariei eta bertara hurreratutako guztiei.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.