Urriaren 15ean Gotzon Garitaonandiaren heriotzaren 50. urteurrena bete zan. Hori dala-ta, hurrengo egunean, omenaldia egin jakon Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan; omenaldi xumea izan zan baina benetan hunkigarria. Ekitaldia Sukarri kultur-taldeak, Gotzon Garitaonandia euskaltegiak eta Bermeoko Euskera Taldeak antolatu eben.
Kontxi Gabantxoren gidaritzapean egin zan saioa. Dantzariak egindako agurraren ostean, lehenengo, Gotzonen lobea dan Akaitze Kamiruagak egin eban abade urduliztarraren idazle-ibilbidearen errepasoa. Gero Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak, alkarregaz bizi izandako Derioko seminarioko denporetako pasadizuak eta bizipenak kontau ebazan. Amaitzeko, Ana Tere Bengoetxeak, Sukarri taldeko partaide lez, Gotzonek Mañun eta Bermeon euskeraren eta euskal kulturaren alde egindako lana nabarmendu eban.
Tarteka, Sukarri Taldekoek eta bertara parajetu ziran guztiek Gotzonek sortu edo euskeratutako kantuak abestu ebezan.
Gotzon Garitaonandia 1936an jaio zanUrdulizen. 1963an abade egin eta Mañuko parrokoa izendatu eben. 1960ko hamarkadan makinatxu bat artikulu idatzi ebazan Anaitasuna, Karmel, Olerti, Zeruko Argia eta Agur aldizkarietan. 1967an Balendin Uriona txirrindulariari buruzko biografia be argitaratu eban, horixe izan zan bere lanik garrantzitsuena.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.