Labayru Gaur

0
Txondorra pizten. Llanofresno-El Suceso (Karrantza, Bizkaia), 2004. Miguel Sabino Díaz.

Herri-ondarea esaten deutsagu gure kulturaren arlo guztiak jasoten dituan lanari. Hor sartzen doguz bizimoduari lotutakoak (jatekoak, bizitzako zikloak, janzkera…), lanakaz zerikusia daukienak (nekazaritza, abeltzaintza, errementariak, errotak, joskileak…), urteko jaiei buruzkoak (Gabonak, inauteriak, herriko eta auzoetako jaiak…), familia eta etxea, gizarte-antolaketaren ganekoak…

Gai asko dira eta informazino asko dago horren ganean, leku eta euskarri askotan argitaratua. Horreetariko bat da astean-astean zabaltzen dogun Etnografia atalak izenekoa. Honezkero seigarren urtean sartu gara zabalkunde hori egiten. Artikulu asko dira, Euskal Herri osoko hainbat lagunek idatziak.

Testu laburrak dira, erraz leidutekoak, beti argazki edo irudiakaz lagunduta, gure kultura eta gure herria hobeto ezagutzen lagunduten deuskuenak. Orain artekoak Labayruko webgunean dagoz argitaratuta, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Eta horrez ganera, urtean urteko artikulu hautuen bildumak liburu moduan be atera izan dira, Gurean zer berri? Zaharrak berri izenagaz.

Artikuluok mezu elektroniko bidez hartu gura izan ezkero, gure boletinera harpidetu daiteke, eta holan barikuetan argitaratuaz batera, norberak ezer egin barik, postontzian hartu daiteke.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.