Labayru Gaur

0

Gurean zer berri? Zaharrak berri bildumaren laugarren alea atera barri dogu. Aurrekoetan moduan, honetan be azkenengo urtean ‘Apuntes de etnografía’ blogean astero-astero argitaratutako artikuluen artean, hamabi hautu dira papelera ekarteko.

‘Apuntes de etnografía’ / ‘Basque ethnography at a glance’ astero-astero argitaratzen da sarean, orain arte gaztelaniaz eta ingelesez, eta hemendik aurrera euskeraz be bai. Etnografiako gai oso ezbardinak erabilten dira, artikulu bakotxa esparru ezbardinekoa dala.

Idazleak be, adituak dira, baina ibilbide eta arlo ezbardinetakoak, Euskal Herri osokoak nahiz kanpokoak.

Liburu honetarako gai honeek aukeratu dira: Toloñoko mendilerroa, teilaren sinbologia tradizionala, Abadiñoko San Blas feria, artzainen txabolak Ordunteko mendietan, gariak kontau, Erle-maisua, lorra, San Juan Gaztelugatxekoa, teknologiaren aurrerabidea, garrafa jaietako freskagarria, saltsa bizkaitarra eta txirlariak.

Testu laburrak dira, irakurteko erraz-arinak, eta oso interesgarriak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.