Apuntes de etnografía / Basque ethnography at a glance blogeko artikulu aukeratuakaz Gurean zer berri? Zaharrak berri izeneko lana argitaratu dogu. Bertan urtebetean agertu diren post guztien artean gai desbardinei buruzko 12 aukeratu dira.
Bloga 2015ean ipini eban martxan Labayru Fundazioak, Etniker Euskalerria Taldeetako kideekaz batera. Bertan, astean-astean, etnografiako edukiak argitaratzen dira sarean, gaztelaniaz eta ingelesez. Era askotako gaiak landu izan dira: herri-egutegia, etxea eta familia, ogibideak, siniskerak, herri literatura… Lanetako batzuk arrakasta itzela izan dabe, horregaitik, urtebeteko ibilbidearen laburpen modura, euskerara be itzulita, paperezko euskarrian argitaratu ditugu.
Asteroko ekimen honetan hamazazpi ikerlariren lanak zabaldu ditugu, beti be testua argazkiakaz horniduta. Azken baten, blog honen helburua etnografiari eta gure kulturaren transmisinoari bidea zabaltzea da. Urteak joan, urteak etorri, istorioak kontetako modu barriak bilatu behar izan ditugu: lehen supazterrean, orain modu birtualean. Konturatu orduko bigarren urtebetetzea egingo dogu eta hondino zenbatgura kontu daukaguz zuei esateko. Horrexeri ekingo deutsagu!