Durangoko Arte eta Historia Museoan inguruko andrei buruzko erakusketa zabalduko da martiaren 1ean. Erakusketa horretan Maitane Azurmendik egindako erretratuak egongo dira ikusgai. Erretratuon bitartez eskualdeko andren barri zabaldu gura da, azalera ekarri hareek egindakoa.
Lan horren azpian Durangoko Wikiemakumeok taldeak egindako behar isila eta ekina dago. Talde horretako kideak behar itzela egiten dabe ezkutuan dagozan andren ekarpenak gogoratzeko. Horretarako, Wikipedian andra bakotxari buruzko artikulua egiten dabe, entziklopedia horretan gizonen eta andren arteko oreka lortu guran. Biografia horreek hartu ditu oinarritzat Maitane Azurmendik erretratuok egiteko.
Tartean da Gurutzi Arregi, Labayru Fundazioko zuzendariorde izandakoa hainbeste urtean. Gurutzik lan itzela egin eban Bizkaiko ermita guztien katalogoa osotzeko, joan dan mendearen 80ko hamarkadan hiru liburukitan argitaratu zana. Ermiten tipologia eta euron inguruko gainerako ondarea erabili eban tesirako gaitzat be.
Gurutzi andra langilea izan zan, gizarteko esparru askotan konpromiso handia hartutakoa. Labayrun ezeze, Etniker, Eusko Ikaskuntza, Gerediaga, Durangoko Arte eta Historia Museoa eta beste erakunde batzuetan be fin ibili zan.
Erakusketa martiaren 1ean zabalduko da.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.