Labayru Gaur

0

Hutsune handia itxi dau Gurutzi Arregiren heriotzeak, lagunen artean eta etnografiako ikertzaileen artean. Horreetariko askoren omenaldia batu dogu tarte honetan: Labayruko eta Etnikerreko lagunenak, administrazinoetako agintarienak, etnografiako aituenak…

Holango testigantzak hurrengo webgune honetan be itxi daitekez: agurrak.com, hor atondu dogu Gurutzi agurtuteko leku birtuala, alkartu ezin dan garai honetarako aproposa.

————————

Este es un pequeño homenaje de muchas personas que sienten la muerte de Gurutzi Arregi y el vacío que nos deja. Además de los testimonios recogidos aquí, se puede despedir también en agurrak.com, compartiendo textos e imágenes, en estos tiempos en que no podemos reunirnos.

Gaur goizean esan deustenez, Gurutzi Arregi hil da. Bart goizaldean, bizi dogun konfinamendu honetan, gaixotasun luze baten ondoren hil ei da. Urte askotan hartu-emona eukitako pertsona bat gehiago begien aurrean ikusiko ez dodala jakiteak tristura handia emoten deust.

Gurutze Arregi hainbat egitasmo eta lanekaz lotzen dogu askok eta askok: Durangaldeko ume-jokoekaz, Bizkaiko ermitekaz, Etniker eta Anuario de Eusko Folklore aldizkariekaz, Atlas de Vasconia proiektu eta tomo mardul eta aberatsekaz. Pertsona behargina eta behar eragilea izan da, ekintzailea.

Nik bihotz-begietan barrura sartua daukadan beraren irudirik alaiena ekarri nahi neuke orain: atlaseko tomo barri baten aurrean, Etniker-taldeetako aurkezpen-bileretan, ikertzaile guztiekaz izan ohi eban jarrera gozo eta bizia.

Jabier  Kalzakorta
Labayruko kidea

 

El primer recuerdo que tengo de Guru es en casa, como una más de la familia, tomando notas de las largas reuniones con mi aita en un lenguaje cifrado que nos fascinaba, la taquigrafía. Apuntaba cosas que se podían contar y esconder al mismo tiempo. Lo cierto es que las historias de Guerediaga, Feria del Libro de Durango, Etniker, Labayru…, las de verdad, las vividas con la ilusión, la entrega y, por qué no decirlo también, las decepciones, se han escrito en primera persona por nuestra querida Gurutzi Arregi, la extraordinaria amanuense del renacimiento de la cultura vasca en la segunda mitad del siglo XX. Este País le debe mucho a esta gran mujer, y sus amigos, el más emocionado de los recuerdos.

Miguel  Zugaza
Arte Eder Museoko zuzendaria

 

Gazte-gazterik ezagutu neban Gurutzi. Derioko Udako Euskal Ikastaroaren hirugarren urtea zalakoan nago; 1972ko udea. Ikastaroaren idazkaritza guztiaren arduradun nagusi, ordutik geroko urte luzeetan: zerrenda, gela, agiri eta azken zertzeladarainoko zereginetan.
Labayru Fundazioan bete dau bere lan-ibilbide guztia eta bide osoaren testigu izan gara. Gurutziren energia, baikortasuna, zereginei epe zorrotzak ipini beharra, administrazino erakundeetara kikildu barik agertzea, etorkizunari ausardiaz erantzutea… Beragaitik izan ez balitz, Labayru (lehen Ikastegia, orain Fundazioa) ez zan heldu dan puntura ailegauko. Helmuga non egoan jakin eta haraino ailegetan ahalegin guztiak egin. Erakundea, formaltasunen gainetik, edukiz hornitzen bultz egin. Eten barik eta neke barik, astegun eta jai, egunari eta orduari asko begiratu barik eta egin beharreko guztiari adi. Behar zanean, kontuak zorrotz eskatzen lankideei, baina beti be gizatasuna eta onbidea jagonda; onezean; aginduak mesede bihurtuta.
Erakunde bat zer dan eta zelan arteztu, beragandik ikasi dogu zati handi baten; eredu bikain izan dogu erakunde-arduretan. Eskertuta nagotzu, eta gagotzuz, guztiz, Gurutzi.

Adolfo  Arejita
Labayru Fundazioko zuzendaria

 

Gurutzi Arregi andreari, begirunez

Gogoratuko zaitugu beti, Gurutzi. Zure begirada argia eta irribarrea gure gogoan gelditu dira, irme lotuta.

Emakume ekintzailea, leiala, ikerlari adoretsua, egitasmoak aurrera atarateko erakutsi zenduan kemena eredugarria da danontzat. “Hasiak egina dirudi, eginak urregorri” esaera zaharra zeure eginez, ikerlanari fin ekin eta euskal ondarea ezagutzera emotea lortu zendun.

Zure izaera sendoaren erakusgarri itxi deuskuzu, besteak beste, Ermitas de Bizkaia, lan mardula. Bertan dokumentauta gelditu dira, Bizkaiko herrietakoekaz batera, Bilbok bere luze-zabalean, bere barruti eta auzoetan zehar, dituen eta izan dituen baseleizak. Hori lan guzti hori zuri zor deutsugu. Bizkaitarrok, eta bilbotarrok batez be, eskerrak emon beharrean gagoz.

Agur Gurutzi, agur sekulako.

Juan  Mari  Aburto  Rique
Bilboko alkatea

 

GURUTZI, KULTURGILE ADISKIDEARI

Labayruren egoitzan ezagutu nuen, bulegoa Karmen elizaren alde batean egon zen sasoian. Urtean zehar izaten ziren ikastaroetan irakasle hartu ninduten, eta bulegora igon behar izaten nuenetan, han aurkitzen nuen sarri. Bere presentziak itzal handia zuen eta erraz antzematen zen Gurutzi bertan zen edo ez. Gerora izan nuen Etniker taldeen berri eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoa izenburu zuen proiektu bat abian zela, eta Gurutzi zela bultzatzaile nagusietako bat Ander Manterolarekin batera. Beti eskaini zidan harrera beroa eta maitasuna. Gurutziren izena entzun eta Joxemiel Barandiaran datorkit burura, sarri-sarri izaten baitzuen maisuaren aipamena ezpainetan. Bibliografia eta liburutegietan aztarrika aurkitu nuen Bizkaiko ermitei buruz egin eta argitaratu zuen ikerketa-lan mardula. Benetan itzela. Berak inoiz kontatu ez zizkidan gauzak beste batzuen bitartez ikasi nituen eta hala jakin nuen nortasun handiko emakume hark nolako eragina izan zuen beste hainbat talde eta proiektutan; baita beste hainbat ezagunen jardueran ere. Penaz jaso dut Gurutziren heriotzaren berri. Une gozo eta zailetan beti izan diot errespetua. Hori gordeko dut nigan, eta euskal kulturak galdu duen andrazko handiaren gomuta. Oroit gutaz Gurutzi!

Bingen  Zupiria
Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburua

 

Agerikoa da Gurutzi Arregik egindako lan ugaria eta zehatza, seguruenik behar besteko aitortzarik sekula izango ez dauena. J.M Barandiaran maisu hartuta, ikertzaile fina eta langile sutsua. Bere ibilbide profesionala zein pertsonala koherentzia handiz garatzen jakin dauz etorrenari aurrez-aurre begiratuta eta errespetuz jokatuz. Emakume aurrerakoia izan dogu, irrifartsua eta eskuzabala. Lagunen lagun izan dogu, gurean etxeko, beti ondoan momenturik onenetan eta txarrenetan, sekula ez jakuz falta izan bere babesa, laguntza. Faltan botako ditugu “qué tal ama”, “tenemos que vernos”, bere maitasuna alkartzen ginen bakoitzean.

Gertukoa eta urrunekoa ezagutzeko grina bere-bereak izan dauz. Maite izan dauz gure ohiturak, tradizinoak, gure herriaren izatea… horreexek batzeak, aztertzeak, balioan jarri eta ezagutarazteak markau dau bere egunerokotasuna; eta beharbada horrexek eroan dau horrenbeste bidai egitera be, bidaiari amorratua izan da, zenbat leku bisitau dauzen, begirada garbiz eta abegitasunez beti… urrunerako bidaia orain hartutakoa Guru, kafetxo bat zorretan.

Lorea  Bilbao
Euskera, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputadua

 

Gurutzi Arregi, una piedra viva de nuestra Iglesia de Bizkaia

Nos dice San Pedro en su Primera Carta, que, al igual que Cristo, Piedra Viva, quienes hemos recibido el bautismo, hemos de ser piedras vivas de la Iglesia. Hay muchas maneras de serlo, porque cada piedra tiene su función en el edificio eclesial. Lo importante es que sea viva, con alma y corazón, para hacer latir a nuestra Iglesia, en este caso de Bizkaia.

Hace cinco años, nuestra Diócesis quiso reconocer a Gurutzi Arregi como piedra singular, otorgándole la Mención Honorífica Carmelo Etxenagusia y el reconocimiento papal “Pro Ecclesia et Pontifice”. Ella me lo agradeció de todo corazón.

Gurutzi se ha hecho piedra viva de nuestra Iglesia de muchas maneras a lo largo de su vida. En dos de ellas, su contribución ha sido inestimable: como uno de los pulmones de la hoy Labayru Fundazioa durante décadas y como escrutadora incansable del patrimonio, material e inmaterial, de nuestra Iglesia y de nuestra cultura. Su opus magnum, Ermitas de Bizkaia, es un regalo, que, como los regalos verdaderos, no tiene precio, porque, hecho con pasión, entrega y trabajo infinito y minucioso, está más allá de cualquier precio.

Gurutzi, doctora en sociología desde un alma de etnógrafa, identificada con el proyecto de Don José Miguel de Barandiaran de sondear el alma vasca, nos ha legado, sobre todo, una manera de entender la cultura como caudal de vida. Y ese caudal ha regado nuestra Iglesia y lo ha regado abundantemente. Eskerrik asko, Gurutzi, bihotzez!!

Goian bego!

Mario  Iceta  Gabicagogeascoa
Obispo de Bilbao

 

Gurutzi Arregi, emakume aparta. Hamar bat urte neukazala ezagutu neban Durangon. Gure etxera sartu-urtena egiten eban sarri, bazkal-osteetan, lanerako bidean. Gogoan daukat gure amaren orduko komentario bat: “Guruk tailerrean jarraitzen dau lanean eta arratsaldeetan unibertsitatean hasi da”. Ia zer ikasten hasi zan galdetu neutsan amari, eta “Soziologia” erantzun eustan. Niretzat karrera ha ezezaguna zan orduan.

70eko hamarkada zan. Gaur egun, ikastea eta lan egitea, aldi berean, ez da ez-ohikoa ikasleen artean, baina orduko Gurutzik tailerrean be lan handia egiten eban. Ziur nago goi mailako idazkaria zala, eta arratsalde-iluntze aldean, eguneko jornada osoa amaitu ostean, Deustura, ikastera joaten zan. Benetan nabarmentzeko modukoa.

Euskal Herriari, euskal kulturari eta gure etnografiari be ekarpen itzela egin deutse Gurutzik. Eta Durangaldeak be asko zor deutso: Gerediaga Elkartearen aterpean gauzatutako lana, udalgintzakoa eta Magdalenako ermitaren konponketan egindakoa daukat gogoan bereziki, batzuk aipatzearren. Gora gure Gurutzi! Goian bego!

Nerea  Mujika  Ulazia
Gerediaga Elkarteko zuzendaria

 

Ia hiru hamarkada pasau dira Derion Labayru Ikastegian beharren hasi nintzanetik; beste asko lez, Adolfo Arejitaren eskutik. Ez daukat ahaztuteko lehenengo eguna, izan be, Gurutzigaz batzartzeko joan nintzan seminariora. Hasiera-hasieratik, bai berak eta bai beste guztiek, besoak zabalik hartu ninduen eta Guruk azaldu eustan ordura arte nik entzun be egin barik neukan Atlas Etnográfico de Vasconia zer zan. Harrezkero guztiz ezezaguna zan herri ondarea eta etnografia mundua bilakatu ziran nire ogibide.

Aitzindaria, langile eta ikerlari nekaezina, persona adoretsua eta alaia, apal-apala, emakume parebakoa… Gurutzigaz batera luzaroan lan egiteko eta esperientzia ugari bizi izateko aukera izan dot eta horrek arlo askotan aberastu nau: bai persona lez zein behargin lez. Horregaitik, Guru, beti izango naz zugaz zorrean.

Akaitze  Kamiruaga
Labayruko kidea

 

Labayruko burua Ander Manterola izan bada, Gurutzi bihotza izan da. Haren hauspoa, bizitasuna eta indarra azken bakoak izan dira. Andra bat hainbeste gizonen artean, aurrendari horretan be. Beti beharren, beti egitasmoak prestetan. Baina biziteko planak egiten be bai, bidaiak, lagunakaz urteerak, bazkariak. Persona alaia izan da Gurutzi, barreka-barreka beti, argia, aurrez aurrekoa.

Beragaz behar egiteko aukerea euki dogunok erreferente bat galdu dogu, eta euskal kulturak beste horrenbeste.

Igone  Etxebarria
Labayruko kidea

 

Eleizkizun baten amaieran egon nintzan beragaz azkenengoz, eta horrek bidea emoten deust bere ibilbide oparoaren zuztarretara joteko. Gurutzi fededuna zan goitik behera. Ebanjelioan oinarritzen ziran bere eguneroko jarrera eta bere ekina hainbat arlotan. Sinistu egiten eban Eleizea tokiko kulturan tokiko egin behar zala, horixe dalako edozein ebanjelizazino motaren lege nagusia. Eleiztar eta durangar lez sentitzen dot bere hutsune betea.

Angel  Mari  Unzueta
Abadea

 

Guru, joan zara. Egin dozu zure bidea. Zeu ezetuta, gauza bat baino gehiago itxiko zendun egin barik, segurutik, beti zeunkazalako proiektuak buruan, beti topetan zendualako beharra edo arduraren bat. Baina egiteko itxi dozuzanak barik gehiago izan dira egin dozuzanak; altxor handia itxi deuskuzu herri ondarean, baina are handiagoa persona moduan. Eta neu pozik eta harro nago nire bidean, Labayru Fundazioari esker, lagun izan zaitudalako, gizatasuneko altxor hori ikutu egin ahal izan dodalako. Oin santuak izango dozuz ondoan, adi-adi entzuten ermiten xehetasunak. Lurrean emon dozu poza; oin Zerukoen txanda da. Agur, Guru.

Jokin  Gorozika
Labayru Fundazioko Artezkaritzako burua

 

Katea: de Mari Cruz Guruzeta a Gurutzi Arregi
(homenaje de un villarés a Gurutzi Arregi)

pastedGraphic.pngpastedGraphic_1.png

En 2007, mi pueblo, Areatza, tributó un homenaje a Mari Cruz Guruceta, dedicándole una plaza y una escultura (Areatzako sabelak), por su labor de comadrona, apreciada y reconocida por todo el pueblo, más allá de colores e ideologías. Refiriéndose a ella, alguien escribió:

Fue caritativa y generosa, siempre dispuesta a ayudar a los demás. Con su saber y su ternura ayudó  a generaciones de mujeres a dar a luz y a las que sufrían de desgarros maternales. Fue fundadora de “Emakume Abertzale Batza” de Areatza en 1932 y defensora incansable de nuestro pueblo, idioma y tradiciones.Se le puede considerar como la primera feminista de Areatza, impulsora del movimiento asociativo de mujeres. Murió el 27 de diciembre de 1934 a los 63 años y todo el pueblo de Areatza lloró su muerte. Y como en aquel tiempo se dijo: “No lloremos por ella…, a los héroes se les imita, pero jamás se les llora”.

En 1936, su hija Arantza Azpeitia traía al mundo a Miren Guruzne (Gurutzi), quien, en 2007 descubría con orgullo la escultura que reconocía a su amama en Villaro, a quien siempre admiró.

Gurutzi, villaresa de madre y duranguesa de corazón, ha establecido con su vida un nexo inquebrantable con Mari Cruz. Ambas son heroínas por derecho propio, cada una en su campo, pero las dos ligadas a tres valores fundamentales: generosidad/corazón desbordante, amor comprometido a su país, que ambas sentían como parte de sus entrañas, y, sobre todo, VIDA a raudales. Lloramos y mucho su pérdida, pero también aplicamos a ella lo que se dijo de Mari Cruz: a los héroes se les imita. Katea ez da eten.

Goian bego!

Gaspar  Martínez
Diócesis de Bilbao

 

Gurutzi Arregi dedicó toda su vida a luchar contra la muerte y sólo ha perdido una batalla, la última. Durante cinco décadas de trabajo etnográfico incansable se esforzó por salvar del naufragio del tiempo las costumbres, los ritos, el conocimiento, las formas de vida y de pensamiento de la cultura tradicional vasca. La muerte le iba arrebatando uno por uno a los miles de testigos e informantes que entrevistó a lo largo de su vida, pero Gurutzi les alargaba la existencia hacia el futuro registrando minuciosamente sus testimonios y publicándolos fielmente, sin juicios subjetivos ni interpretaciones impostadas. Su trabajo de los años 70 y 80 sobre las “Ermitas de Bizkaia” fue la primera tesis doctoral de Etnografía defendida, cum laude, en una universidad vasca y sigue siendo la obra de referencia en la materia. Este martes, 5 de mayo de 2020, unos jóvenes arquitectos me solicitaban información técnica para restaurar la ermita de San Bartolomé de Busturia y les remití directamente a los estudios de Gurutzi Arregui. No sabía que ella nos estaba dejando. Su obra y su sonrisa siguen vivas entre nosotros.

Alberto  Santana  Ezkerra
Patrimonio Etnográfico de la Diputación Foral de Bizkaia

 

En nombre de BEL (Bizkaiko Ermiten Lagunak) quiero enviar nuestro pesar a la Institución Labayru por la pérdida de una de sus representantes más relevantes. Cuando Gurutzi comenzó su andadura en la investigación relativa a diversas materias de etnografía y antropología, contadas mujeres lo hacían en Euskal Herria. Fue una pionera que, sobre todo, destacó, en el ámbito de las ermitas. Esa es nuestra misma misión. Seguiremos su doctrina y siempre nos acordaremos de ella y de su legado, la trilogía ERMITAS DE BIZKAIA, que en compañía de su inseparable Ander Manterola, publicó.

Iñaki  García  Uribe
Bizkaiko Ermiten Lagunak

 

Gurutzi, euskal kulturgile fina

Joan da Gurutzi Bake Handira! Aspaldiko laguna: Durangoko San Antonio Ikastetxean, euskeraz berba egiteagaitik zigortzen ez ginduezan ikastetxean izan neban Arregi Azkoitia sendiaren barri.

Hamar bat urte beranduago, lanean jarriaz batera ezagutu neban Gurutzi baselizaz baseliza Magisteritza Eskolako bere ikasleekaz batera ebilela. Baina ez zan hori bere lan bakarra, ezta gitxiago be. Euskal kulturaren ardatz sendoetako bat dan etnografia sakontzea zan, eta izan da bere bizitza osoan, Gurutziren iparra. Eta horren gainetik edo horregaz batera, emakume maitagarria izan da Gurutzi. Maitasun hori bere begien sakonean bakarrik agertzen zan; batez be, bere irmotasunean eta adorean ikusten nituen nik. “Kopla gitxi eta eurak onak” izaten zituen Gurutzik, gure herrian etxekoandre zintzoei esaten jaken moduan. Guzti horregaitik izan zan maitagarria. Guzti horregaitik maitatu dogu. Agur Gurutzi, Egun handira arte.

Miren  Josune  Ariztondo  Akarregi
Labayru Fundazioko Artezkaritzako kidea

 

 

Gurutzi etnografiagaz lotzen dot, arlo hori hain ezaguna izan ez arren, berak agirira ateratea lortu eban jakintza horren garrantzia. Baina ez hori bakarrik, azpimarratzekoa da ezagutza horren transmisinoa egitea bera. Asko baloratzen dot emakume aurreratua izatea be, beti ikasketetan sakontzen, ikerlari gazteen gidari eta euskal kulturan ekarpen handia egindakoa.

Miren  Dobaran
Hizkuntza Politakarako Sailburuordea

 

Gurutzi Arregi: gomuta bizia

Aspaldikoak dira Labayru Fundazioagaz ditudan hartuemonak. Hortxe ezagutu neban nik Gurutzi Arregi eta haren lana estimatzen hasi. Euskal Herriaren etnografia ezeze, euskal izpiritua be erakusten eban harek, euskaldunok gizaldietan zehar ondu ditugun  erakunde eta ekimenen bidez. Etnografia esan ohi jako horri. Nik etnografia, hizkuntzalaritza, soziologia, legea… deituko neukez; berba batez, euskal bizimodua eta tankera, herri honi nortasuna eta eite berezia emoten deutsazanak. Gurutzik beti jardun eban arlo horreetan. Hortxe itxi deusku haren jakituriaren oinordetza, guretzat guztiz baliagarria dana. Agur eta ohore zuri, Gurutziri, doluminak haren etxekoei eta Labayru Fundazioari eta zalantzarik ez izan, zuk erakutsitako lorratza izango da aurrerantzean be, orain arte izan dan modu berberean, guretzako bide ziurra eta zehatza.

Andres  Urrutia
Euskaltzainburua

 

Instantánea de Gurutzi Arregi

Conocí a Gurutzi mucho antes de comenzar a trabajar en Labayru Fundazioa. Compartíamos aficiones montañeras ya desde los lejanos años 1960, ella con una cuadrilla de durangueses y yo con otra de Bilbao, que luego confluyeron. Ascendimos juntos a esos espectaculares montes de caliza de su querido Duranguesado y a otras cumbres vascas y del Pirineo navarro, a cuyas tierras le unían también lazos familiares.

En los años 1990 me incorporé a Labayru Fundazioa y, entre otros cometidos, trabajé en el Departamento de Etnografía que ella dirigía, con Ander Manterola como timonel. Siempre se consideró fiel discípula de José Miguel de Barandiaran, de cuyo magisterio nunca se apartó. Junto con Ander, entre sus numerosas publicaciones, editó la bio-bibliografía del que fuera su maestro. Su ingente trabajo en la catalogación de las ermitas de Bizkaia, y en la búsqueda de su origen y honda significación religiosa (que fue el tema de su tesis doctoral), como testimonio fehaciente de las juntas vecinales, le llevó a recorrer y conocer palmo a palmo todo el territorio vizcaino.

En los períodos otoñales los tres realizamos numerosos viajes por el mundo, de los que Gurutzi disfrutó sin límite: Egipto, Turquía, México, Sicilia… Era una gran entusiasta del conocimiento de otros países y sus modos de vida. Pero a lo que dedicó todo su empeño y sapiencia fue a la cultura de su querido pueblo vasco.

Guardo un especial recuerdo de las lecturas colectivas que realizábamos el equipo redactor nuclear del Atlas Etnográfico de Vasconia: Ander, Gurutzi, Luisma Peña y yo mismo. Fueron momentos gozosos aunque, en ocasiones, se produjeran situaciones tensas, sobre todo por el apremio en el cumplimiento de los plazos convenidos.

Era mujer de firmes convicciones y de carácter recio. La imagen que me queda de ella es la de una persona trabajadora, minuciosa en sus investigaciones, generosa, alegre y de risa espontánea. Estas últimas cualidades hacían que fuera fácil que la gente conectara con ella y se granjeara enseguida su amistad. Sin duda heredó estos dones de su madre, Arantza Azpeitia, que se parecía tanto a la mujer fuerte del Libro de los Proverbios: Mulierem fortem, quis inveniet? (Goian bego).

Segundo  Oar-Arteta
Labayruko kidea

 

Zer esan, hainbat kulturgilek jadanik esan ez duenik, Gurutziren kultur ekarpen itzelezkoari buruz? Utz dezadan horretan, ez nuke eta batere hobetuko. Bihoakio, beraz, Gurutziri nire agurra beste hari-mutur bati tira eginez.

Osaba Joxemiel (Barandiaran) eta izeba Pilarrek (Barandiaran hura ere) badakit asko maite zutela Gurutzi. Estimu handitan zuten Labayruko adiskide bizkaitarra. Gaur bizi izan balira pena handiak blaituko zituen haien bihotzak eta, seguru, ohikoa zuten afalaurreko errezua Gurutziren oroimenetan egingo zutela, triste baina itxaropentsu, egun bat baino gehiagotan “Itsasoko izar” kantua kementsu eta alai kantatuz. Nik hantxe ezagutu nuen mutikoa nintzela, ordurako nerabe, Sara etxean, Ataunen. Gogoan dut, nola ez, urte asko geroago, 2007an, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako Zuzendaritzak Labayrura elkarrekin egin genuen lankidetza bisitan zer nolako harrera gozoa egin zigun Gurutzik, bertako ateak, liburutegia eta languneak parez pare zabalduz. Ederra izan zen, ederra eta aberasgarria. Goian bego!

Patxi Baztarrika Galparsoro

 

Zenbat on!

Ondo eginaren lorratza hor geratzen da betiraunean. Gurutzi, ez zara betiko joan, ez zagoz OFFean, ONean zagoz gure artean, betiko.

Jesus  Eguzkiza,  Eguzki
Labayruko kidea

 

Gurutzi Arregi en mi recuerdo

Conocí a Gurutzi el año 1979 en la sede de Labayru Fundazioa (entonces Labayru Ikastegia) de Bilbao. Me impresionaba profunda y favorablemente el que tras una intensa jornada laboral en la empresa Larrauri de Durango, donde prestaba sus servicios, se desplazase diariamente a Bilbao a trabajar en una institución que estaba dando sus primeros pasos.

Durante más de cuarenta años he participado con ella en multitud de actividades, tales como desmontar bibliotecas donadas, trasladándolas en su propio vehículo a Derio para que pasaran a engrosar los fondos de Euskal Biblioteka Labayru o iniciarnos juntos en el oficio de editar libros.

Cuando comenzó con la investigación y catalogación de las ermitas de Bizkaia, dedicaba los sábados y domingos al trabajo de campo, al que solíamos acompañarle su hermano Ángel y yo. Fueron innumerables fines de semana debido a que localizamos más de 750 ermitas, algunas de ellas ya desaparecidas. En muchos casos el reconocimiento requería repetir las visitas a algunos lugares, lo que nos permitió conocer a fondo toda la geografía vizcaína. Esa labor llevaba consigo el que tuviéramos que frecuentar también las tabernas de los pueblos más recónditos. Su generosidad quedaba patente en que nunca nos permitía pagar nada.

He vivido junto a ella todo este tiempo, más de cuatro décadas, sin que se haya producido por su parte ningún reproche, ni una mala cara al trabajo que he llevado a cabo.

Quiero agradecerte, Guru, todo lo que me has aportado y ayudado. No te olvidaré a ti ni el comportamiento que has tenido para conmigo. Eskerrik asko.

Jon  Elorriaga
Labayruko kidea

 

Labayru Gaur online agerkariaren bidez jakin nuen Gurutzi Arregi Azpeitia isilik joan zela bizitza oroimenean bizitzen den zerura, heriotzara. Emakume jakintsu, adoretsu eta balio handikoa zen, zinez. Euskararen aldeko eta inguruko jardueretan ezagutu nuen aspaldi, egiaz aspaldi, eta, zegoen tokietan, beti uzten zuen bere nortasun zintzoaren zapia, irribarre eta begirada gurutzatuan. Euskalgintzak eta Euskal Herriak horrelako pertsonak izatea oso aberasgarria da gizarte osoarentzat.

Iñaki  Zabaleta
Kazetaria, EHUko irakaslea

 

Muchos años compartimos, Guru, muchos.

Compartimos alegrías, también penas, objetivos, risas, lágrimas, trabajo, mucho trabajo, y Labayru salió adelante. Y tus dos proyectos más queridos: las Ermitas de Bizkaia y el Atlas Etnográfico.

Has dejado un buen legado a todos los que estuvimos a tu lado.

Nunca te olvidaremos.

Mª  Luisa  Romarate
Labayruko behargin ohia

 

Aupa Guru, lagun mina! Zelan esan lerro gutxitan zenbat ikasi neban zugandik eta gustura beti. Langile nekaezina, momentu txarrenetan ere ilusioa eta umorea galdu barik. Pertsona hurbila, eskuzabala, maitagarri eta irribarretsua, beti inguruko guztiei irekita eta laguntzeko prest. Erreza eta normala zan zure ondoan eroso eta baloratuta sentitzea. Zugaz hartuemonak errezak, arinak ziran. Ezer ez da betirako, ez dot barriro zure aurpegia ikusiko, ezta zure irribarrea entzungo, baina eskerrak emoten deutsodaz bizitzari ezagutu zaitudalako. Beti nire buruan eta bihotzean bizi izango zara. Guru, eskerrik asko izan zaran bezalakoa izateagatik eta amaieraraino gainera.

Amaia  Arregi  Martinez
Labayruko laguntzailea

 

Guru.
Oinetakoak.
Maleta bete zapata Egiptora, Mexikora, Turkiara… bidaian eroateko.
Atzenean danak deseroso eta beti pare barria erosi behar.
Guru.
Oinetakoak.
Barandiaran bihotzean.
Etnografia oinetakoak gastatuta egin behar dalako.
Batetik bestera. Datuak ondo jaso. Zehatz. Mehaztuz.
On Joxemielen bibliografia behin eta barriz, behin eta barriz… orraztuz.
Guru.
Oinetakoak.
Zapata pare egokia aldean,
Betiko.
Zerura bidean…

Asier  Astigarraga
Labayruko laguntzailea

 

70. hamarkadan ezagutu nuen Gurutze, Euskal Herriko Hegoaldeko Etniker taldeak urtean behin elkartzen hasi ginenean. Emakume atsegina eta langilea, beti adi, oharrak hartuz ezinezkoa iruditzen zitzaigun takigrafia hartan,  benetako idazkari on baten lana egiten zuela iruditzen zitzaigun. Irakasle lanetan ohituak ginen eta askoz modu informal batean bizi baikenituen orduz kanpo egindako etnografia lanak eta are gehiago bilerak.

Miren  Egaña  Goya
Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia

 

Conocí a Gurutzi Arregi a comienzos de 1970 cuando comenzamos a realizar reuniones conjuntas de los cuatro territorios de la zona de Hegoalde de Euskal Herria, los miembros que formábamos los Grupos Etniker, comandados por el director y fundador de los mismos que era José Miguel de Barandiaran. Durante 21 años fui secretario del Equipo de Gipuzkoa, que iniciaba la magna obra del Atlas Etnográfico de Vasconia.

Es en aquellas reuniones periódicas cuando conocí el serio trabajo que realizaba Gurutzi Arregi. 

Aparte del arduo trabajo de realizar la publicación de los volumenes del Atlas, realizó un importante trabajo de catalogación y descripción de las Ermitas de Bizkaia y otras colaboraciones en congresos y en Eusko Ikaskuntza.

Descanse en paz.

Fermín  Leizaola  Calvo
Director del Departamento de Etnografía de la Sociedad de Ciencias Aranzadi

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.