Labayru Gaur

0

Hamaika andra zurigorri izenburua dauka andrak Athletic Cluben arlo desbardinetan izan daben eragina eta ekarpena erakusteko eta balioan jartzeko sortu dogun ikus-entzunezkoak, erakusketaren izenak berak dinoanez “itzaletik argira” ekarteko.

Lana lekukoen testigantzetan oinarritzen da, hori izan da informazino iturri nagusia. Horretarako 35 persona alkarrizketatu ditugu, 32 emakume eta 3 gizon. Belaunaldi desbardinetako personak dira, zaharrenak 102 urte eta gazteenak 19 dituela, eta euren testigantzek sasoian sasoiko egoerak erakutsiko dabez.

Emakumeok Athletic Clubagaz lotutako hainbat arlotako ordezkariak dira eta kasu askotan aitzindariak be bai: bazkide, kazetari, jokalari, zuzendaritzako kide, behargin, zale eta abar izandako lehenengoak. Euren ibilbidean gaur egun sinestezinak egiten jakuzan oztopo eta eragozpen asko gainditu behar izan dabez; baina euren lanari esker orain Athletic bera be aurrendari izatea lortu da.

Ikus-entzunezkoak lau atal daukaz:

  1. AITZINDARIAK: Atal honetan lehenengo bazkideak, kazetariak, jokalariak, zuzendaritzako kideak, etab dira protagonista. Eurek zabaldu eben bidea, gaur egun emakumeak Clubeko arlo guztietan presente egon ahal izateko.
  2. ERAGOZPENAK ETA AURRERAPAUSOAK: Andra horreen ibilbidea ez zan bape erraza izan. Garaian garaiko oztopoak gainditu eta adore eta esfortzu handiari esker lortu izan eben apurka-apurka aurrera egitea, amestutako emaitzak lortu arte.
  3. EMAKUMEZKOEN TALDEAREN SORRERA: Gaur eguneko taldearen sorrera zelan garatu zan azaltzen da atal honetan: Sondika Taldeko aitzindarietatik hasi, Leioa Futbol Taldea gero eta azkenik Athletic Club taldearen jaiotza.
  4. ATHLETIC SENTIMENDUA: Jakina da Athletic futbola baino askoz gehiago dana. Ikus-entzunezko honetako testigantzek azalduko dabenez, Athletic familia, transmisinoa, filosofia berezia, pasinoa, memoria, kemena eta emozinoa da. Halan azaldu deuskue gure lekukoek.

Ikus-entzunezkoa erakusketaren parte bat denez, Museoan bertan dago ikusgai.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.