Labayru Gaur

0

Azaroaren 26an, Thinking Football Film Festivalaren barruan aurkeztu da Hamaika andra zurigorri dokumentala, BBK Gelan, Bilbon. Labayrutik Akaitze Kamiruagak, lanaren zuzendariak, aurkeztu eban, gure ondareko egitasmoen artean azken aldian andren lanbideak eta ekarpena agirira ekarteko kontestuaren barruan.

Athletic Fundazioagaz batera egindako lan honetan arlo ezbardinak erakusten dira, andren lekua eta ekarpena euren testigantzen bitartez azalduta datoz.

Kirolean, eta Athleticen kasuan gehiago, andrak zaleak izan dira eta etxe askotan zaletasuna transmitidu dabenak. Halanda be, oso berandura arte ez dabe euki eskubiderik bazkide izateko eta hainbat arlotan parte hartzeko. Dokumentalean andrek futbolean egindako ibilbidea erakusten da, lehenengo futbolariak, bazkideak, aginte-organoetakoak, beharginak… Baina baita be sentimentua zer dan azaltzeko ahalegina.

Athleticen aldetik Jon Ruigomezek bardintasunaren aldeko jarrerea azpimarratu eban, taldearen barruan konpromiso sendoa daukiela esanez. Ehun urte bete dira aurten andrek abonadu izateko eskubidea hartu ebenetik. Ospakizun hori izan zan andren lekukotasunari ikusgarritasuna emoteko atxakia. Horrez ganera, Athletic sentimendua eta andren bitartez kontau bako historia ondarearen aldetik agirira ekarteko preminea gogoratu zituan.

Ikusleen artean dokumentalean parte hartutako barri-emoile gehienak egon ziran, Athleticeko neska jokalari asko eta beste ikusle mota batzuk. Oso hunkigarria izan zan, eta harrerea itzela.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.