Daborduko hasi dogu ikasturtea Labayrun. Halan, bada, agorrilean, besteak beste EusTET ikastaroa emon dogu.
EusTET euskara-teknikari edota trebatzaile izateko oinarrizko ikastaroa da: mundu hori ezagutu eta horretan lanean hasteko behar dan oinarrizko prestakuntzea jasoten dabe ikasleek.
Atal bi ditu ikastaroak. Administrazioa eta euskera atalean, ikasleak trebatzaileen mundura hurreratzen doguz. Alde batetik, trebakuntza zer dan eta administrazinoko entidade baten trebakuntza-plana zelan antolatzen dan ikasten dabe. Eta, bestetik, trebakuntza-eskoletan emon ohi diran edukiak lantzen dira.
Horrezaz gainera, hizkuntzaren normalizazinoaren atalean, ikasleek euskeraren erabileraren normalizazinorako dagozan planak sakonean ezagutzen dabez: ESEP (Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana), udal eta bestelako administrazino publikoetako euskera planak, Kirolean Euskera Sustatzeko Plana, Enpresetako planak… Horrezaz gainera, bestelakoak be lantzen dira: dirulaguntzak, euskera ziurtagiriak, alkartegintza…
EusTET ikastaro trinkoa da: aste bikoa eta 100 ordukoa. Teoria eta praktika uztartzen ditu eta, ikastaroan landutakoa guztiz barneratzeko, ikastaro-amaierako proiektua entregau behar dabe ikasleek. Ikastaroa gainditu ezkero, EusTET titulua eskuratzen dabe ikasleek eta Labayrun teknikari zein irakasle aritzeko lan-poltsea zabaltzen dogu.
Aurtengo EusTET amaitu barri dogu, eta orain gogotsu gabilz ikasturte osoko ikastaroetarako beroketak egiten. Zeu be animauko zara aurten Labayrun euskera (gehiago) ikastera?
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.