Litterae Vasconicae-Euskeraren Iker Atalak aldizkariaren 18. zenbakia argitaratu barri dogu. Hizkuntza- eta literatura-gaien ganeko ikerketak zabaltzea helburu daukan aldizkari honetan, oingoan herri-literaturaren eta herri-hizkeraren ganeko artikuluak suertau dira danak.
Hasteko, Jesus Antonio Ciden “Raptores marinos en la balada europea: desde El Infante Arnaldos a Neska ontziratua” izeneko artikulua dator. Lan horretan, neska ontziratuaren motiboa hartu dau aztergaitzat, eta euskal baladetako testuetako edukiak munduan zeharreko beste batzukaz konparatu.
Jabier Kaltzakortak lan bi egin ditu ale honetarako. Lehenengoan, “Verso verriac Gabon gaberako” izenburuagaz, ahoz oso zabalduta dagoan Gabon-kanta baten arrastoan ibili eta gero, aldaera askoko kantuaren jatorriko bertsopaperera eroango gaitu.
Bigarrenean, “Croharé zapatariaren kantu-kaiera” izenekoan, zapatari horrek gordetako kantutegiko hogeta hamabi kantuak dakarz . Horrezaz gainera, banan-banan konparatu ditu beste ikertzaile batzuk egindako lanakaz. Gure herri-kantuen errepertorioa aberasteko material ezin hobea da.
Amaitzeko, Xabier Bovedak “Bitañoren Durangaldeko esaerak” izeneko bilduma dakar. Bitañok Izurtzako berbeta batu eban, bai berbak, bai esaerak, bai pasadizo eta antzekoak, argitaratzen joateko, baina asko eta asko inoiz agertu barik geratu ziran. Lan handi hori ondo-ondo aztertu, eta aukeraketa bat egin dau Xabierrek. Artikulu honetara ekarritako lagina ederra be ederra dogu, ahozko hizkeraren bizitasuna eta adierazkortasuna ikusteko aproposa.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.