Labayru Gaur

0

Aurten be, Bizkaiko herrietako kultura-ondarea batzen eta gizarteratzen jarraituko dogu. Eskuartean daukaguzan egitasmoen artean bi nabarmenduko doguz: Gatikako udalaren eskariz egingo dogun Herri Egutegiaren ganeko monografikoa, eta Zamudioko udalerako prestauko dogun baserrien katalogoa.

Gatikako kasuan herriko XX. mendeko bizimodu tradizionala batzea da helburua, herri egutegiaren ikuspegitik landuta. Horretarako ahozko grabazinoak egin doguz edade desbardinetako gatikoztarren artean, gizaldi horretan jaiak eta ospatzeko moduak zelan aldatu diran ikusi ahal izateko.

Urteko ziklo osoaren gaineko informazinoa batu dogu: gabonak, Santa Ageda, karnabalak, garizuma eta aste santua, san Marko, sanjuanak, san Bartolome… besteak beste. Herritarren artean argazki zahar eta barrien bilketa be egin dogu, eta guzti horregaz Geureak bildumako ale barria argitaratuko dogu.

Bigarren egitasmoa Zamudion orain urte batzuk hasi genduan ikerketaren jarraipena da. Orduan herriko toponimiaren dokumentazinoaren hustuketa egin zan artxiboetan; eta oraingo honetan, ahozko bilketeagaz osotuta, baserrien izenen bilakaerea aztertu ahal izango dogu: zeintzuk mantentzen diran, zeintzuk galdu, zeintzuk aldatu, zeintzuk barriren barri sortu… Katalogoan baserri bakotxaren argazkia eta deskribapen laburra txertatuko dira.

Hemendik eta urte akabura gogotsu ekingo deutsagu lanari!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.