Azaroaren 18an, Akaitze Kamiruagak, orain urte batzuk hasitako ibilbideari jarraituta, Mondragon Unibertsitateak Zorrotzaurren daukan AS Fabrik egoitzan, hitzaldia emon deutsie Humanitate Digital Globalen graduan.
Gradu horretako lehenengo kurtsoko ikasleek euren ingurune hurbilena aztertu behar dabe: Bilbo uriburua eta auzoak. Horregaitik, Labayru Fundazioak etnografia arloan daukan esperientzia eta erabiltzen dauan metodologia baliagarria da eurentzat.
Jardunaldi horretan batez be Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren nondik norakoak azaldu deutsez; baita be gaur egun Fundazioak Herri Ondarea ikertzeko eta gizarteratzeko egiten dituan egitasmo desbardinak.