Labayru Gaur

0
Akaitze Kamiruaga, Joseba Zulaika eta Aitor Zuberogoitia

2020-2021 ikasturtean Mondragon Unibertsitateak Humanitate Digital Globalen gradu barria jarri dau martxan Bilbon. Gradu horretako lehenengo kurtsoan, ikasleek euren ingurune hurrekoena aztertu beharko dabe: Bilbo. Horregaitik, orain arte egindako beste ikerketa batzuen esperientzia ezagutu dagien, goiz osoko jardunaldia antolatu eben azaroaren 5ean euren egoitzan.

Jardunaldi horretan Labayru Fundazioaren izenean Akaitze Kamiruagak Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren nondik norakoak azaldu eutsezan, eta gaur egun Fundazioak Herri Ondarea ikertzeko eta gizarteratzeko egiten dituan egitasmoen barri emon eutsen.

Horren ostean, Joseba Zulaikak, idazle eta antropologoak, Bilbori buruz hogei urtean egindako ikerketa aurkeztu eutsen. Ikerketa hori Vieja luna de Bilbao izenburupean argitaratu zan.

Oso jardunaldi atsegina eta interesgarria izan zan eta ikasleek gogo biziz parte hartu eben.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.