Labayru Gaur

0

Ikasturte honetan beharginon prestakuntzarako hainbat saio egin ditugu. Azkenengoa, uztailekoa, “Hizkuntzak irakasten: joerak eta aukerak” izenburukoa izan da.

Labayru Fundazioaren jardueretako bat euskerea irakastea da, horretan daroaguz berrogeta hamar urtetik gora. Irakasteko moduak eta ikasleen preminak eten barik aldatzen doaz, eta guk horretara egokitu beharra daukagu.

Irakaslea Asier Astigarraga izan dogu, Labayru ondo be ondo ezagutzen dauena bertan hainbat urte eginda, eta gaur egun irakaskuntzan diharduetan. Labayruko laguntzaile dan aldetik, bere ekarpena dohaintza gisa egin dau.

Saio bi izan dira, mamintsuak guztiz. Lehenengoan “Zer da hizkuntzak irakastea?” galderaren haritik tiratu dau. Hizkuntzen irakaskuntzako joera nagusien ganeko aurkezpena egin dau, gaur eguneko ildoak eta adibideak aurkeztuz. Hizkuntzen Europako Markoa kontuan hartuta, konpetentzien araberako hezkuntzaren barruan, IKTak eta irakaskuntza hartu dau gaitzat. Horregaz batera dator gero konpetentzia digitalaren Europako Markoa.

Bigarren saioa alderdi praktikora lotuago joan da: baliabide nagusiak zeintzuk diran, ze tresna dagoan eta ze metodologiagaz lotuta dagozan, online tutoretzaren ganekoak, Moodle plataformak emoten dituan baliabideak, eta abar.

Sano interesgarria izan zan, eta gure irakasleentzat baliagarria guztiz. Izan be, prestakuntza arloa indartzea ezinbestekoa da, arlo honetan eta gainerakoetan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.