Labayru Gaur

0

Ander Manterolak don Mariano José Ibarguengoitiari buruz hitzaldia egin dau irailaren 12an Bilbon, Jesusen Zerbitzarien egoitza nagusian. Jente asko batu zan, aretoa bete egin zan.

Don Mariano Bilbon figura garrantzitsua izan zan XIX. mendean, idazle oparoa izateaz ganera. San Anton eta Santiagoko parroko izan zan; El Refugio sortu eban prostituzinotik urten gura eben andrei babesa emoteko; Unamunoren Recuerdos de niñez y mocedad idazlanean aitatzen da; etxean hartu eban garai baten Domingo Agirre, baita hari ikasketak ordaindu be; María Josefa del Sagrado Corazón (jaiotzez María Josefa Sancho Guerra) santeagaz batera Karidadeko Jesusen Zerbitzarien sortzailea izan zan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.