Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuagaz alkartu gara gaur goizean, urriaren 30ean, Derioko egoitzan. Labayru Fundazioak aspalditik dauka hartu-emona Eusko Jaurlaritzagaz bai hizkuntza gaietan bai ondareko arloan. Hori dala-ta, alkar ezagutzeko eta alkarren barri izateko topaketa egin dogu.
Alde batetik gure lan-arloak azaldu eta hurrengo urteetarako erronkak erabili ditugu berbagai. Eta bestetik, bere Sailetik agintaldi honeri begira jarritako helburuak aitatu ditugu. Danon norabileak bateratzeko edo indarrak batzeko ahalegina egitea da helburua.
Sailburuari harrera egiteko Labayru Fundazioaren Zuzendaritzako eta Artezkaritzako kide batzuk alkartu gara. Batzarraren ostean Ander Manterola Euskal Bibliotekako funtsetan ikustaldia egin dogu.