Idatz & Mintz – Literatur Atalen Sorta izeneko aldizkariaren 60. zenbakia argitaratu barri dogu. Udan eta neguan, urtean birritan kaleratzen da joan daneko urteotan, era guztietako literatur testuakaz osotuta.
Sorkuntzan, Lourdes Unzuetak ‘Hara, han lurra datzan’ izeneko narrazioa egin dau; Iratxe Ormatzak ‘Mendira’ izenekoa, eta Garazi Mugarzak ‘Ispilu bat bakeak egiteko’ izenburua daukana.
Amaia Iturbidek oraingoan poesiara jo dau, ‘Antonio Guezalari keinu eginez’ olerki-sortagaz.
Literatura unibertsala gure artean ezagutzera emoteko ahaleginean, Xabier Bovedak oraingoan T.S. Eliot idazlearen barri eta testuak dakarskuz.
Ahozko literaturan, Jabier Kalzakortak ‘1783 urteko Donostiako Gabon-kanta’ artikuluan testu ezezagun bat errekuperau dau. Ostera, Yolanda Arrietak teoriaren ikuspegitik oratu deutso gaiari ‘2016ko udaberria. Ahozko herri literaturaz Bilbon’ artikuluan.
Amaitzeko, Sebastian Gartzia Trujillok Gandiagaren testu bat ‘Euskal lehen pastoral modernoa (eta bakarra?)’ ete dan erabiliko dau artikuluaren gaitzat.
Azaleko irudia Luis Manuel Peña Cerrorena da, eta barruko batzuk Joana Elorriagarenak.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.