Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz aldizkariaren 61. zenbakia argitaratu barri da. Hainbat idazlan ditu oraingoan be, ohiko idazleen eta idazle barrien eskutik.

Gehiena sorkuntza da. Hasteko Miren Agur Meaberen “Nereidak eta Medusa” izeneko idazlana. Iratxe Ormatza Imatzek “Katuak bihotza jan” narrazinoa dakar oraingoan. Amaia Iturbidek, ostera, “Lau poema” eta Eneko Urizarrek “Abendua eta Begoyond”. Markel Txaskoren “Leihoetatik at” eta Telmo Iruretaren “Isilik” idazlanek emoten deutsie atzena.

Jabier Kalzakortak herri-literatura dau langai: “Urdiaingo erregetako koplak” izenekoa. Eta Xabier Bovedak, literatura unibersala lantzeko saioan, oraingoan Primo Levi (Turin 1919-Turin 1987) idazlearen idazlan hautuak hurreratu deuskuz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.