Labayru Gaur

0

Hemen da barriro Idatz & Mintz literatur-aldizkaria, 76. zenbakiagaz. Oingoan poesia nagusitu da, baina ohiko literatur-motak agiri dira ale honetan be.

Poesian, Miren Agur Meabek “Enumerazioen fabula edo hirugarren adineko mirariak” adierazi ditu. Zenbat siniskera herri-kulturetan haurdun geratzeari buruz. Adineko emakume baten ikuspegitik, norbera etapa berrira jaiotzea dago jokoan. Luigi Anselmik “Boga” izenburua emon deutso bere poema bildumari. Tradizioko jainkoak, poeta unibersalak eta bere gogoetak aurkituko ditugu poemotan. Amaia Iturbidek be poemak dakarz oraingoan, danok ikusten ditugun gauzei esangura barria eta bizitasuna emonaz.

Jabier Kaltzakortak “Argizagi ederra amodiozko kantuaren gainean” artikuluan, kantu horren aldaera zoragarriak batu ditu, alkarregaz konparatu eta oharrak eginaz.

Amaitzeko, Xabier Bovedak Lupe Gomez idazle galiziarra ekarri deusku. Poeta, literatura kritikari, antzerkigile, narratzaile eta kazetari honek galegoz idatzi dau bere obra guztia. Idazlea bera aurkezteaz gainera, testu batzuk euskerara ekarri ditu haren idatzien erakusgarri.

Beste behin be, ale betea dogu eskuartean.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.