Idatz & Mintz aldizkaria, laster 40 urte beteko dituan aldizkaria, 70. zenbakira heldu da. Oingoan be hainbat testu mota dakarz, irakurle mota guztiak asetzeko moduan. Azaleko irudia Enrique Morenterena da.
Narrazinoetatik hasita, honeek dagoz: Iratxe Ormatzaren “Paketeak”; Miren Agur Meaberen “Ama pixelatua”; eta Lourdes Unzuetaren “Efemerideak”.
Jabier Kaltzakortak Bizente Barandiaranek egindako kronika bat erreskatau dau, “Uztapiderekin egindako ibilaldiak” deitu ebana egileak berak.
Olerkietan, Pello Zupiriak “Abestiak” sortu ditu; eta Luigi Anselmik “Haurren erresuma eta lagunen errepublika” izeneko poema-sorta.
Xabier Bovedak, literatura unibersala hurreratzeko egiten dauen ahaleginean, Mahmud Darwish idazle palestinarraren testu batzuk eukeratu ditu, poesiak honeek be.
Amaitzeko, Inaxio Lopez de Aranak “Gernikako arbola” kantuaren bersino bat dakar, Rudolf Trebistschen grabazinoen artetik hartuta. Eta Sebas Gartzia Trujillok Lauaxetagana jo dau barriro, oraingoan ‘euskal literatoetan lehen martiritzat’ joten dauela.
Lehengoak eta oraingoak; ahozkoak eta idatziak; hemengoak eta hangoak; era guztietako testuak literatura gustuko daben irakurleentzat. Gozatzeko eta ikasteko.
Harpidetza
Aldizkaria harpidetza bidez hartzeko kanpaina jarri dogu martxan. Izan be, gero eta gatxagoa da paperean argitalpenak egitea, eta horretarako laguntzak lortzea. Harpidedunen sostengua ezinbestekoa da, bai zabalkundea bermatzeko, bai diruz laguntzeko.
Urtean zenbaki bi argitaratzen dira, eta urteko harpidetza 18,00€ dira.
Harpidedun egin gura izan ezkero, emon datuak ondoko estekan.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.