Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz aldizkariaren 65. zenbakia argitaratu barri dogu. Oraingoan be idazle ibilbide luzekoakaz batera datoz idazle hasibarriak.

Sorkuntzako lanetan, narrazino honeek dagoz: Patxi Zubizarretaren “Baserriak barre egiten duenean” eta Iratxe Ormatza Imatzen “Hurbiltasuna” izeneko idazlanak.

Olerkian beste honeek: Miren Agur Meaberen “Poema baten curriculuma”, Peru Amorrorturen “Hartza”, Galder Urzaaren “Beharrizana” eta Eneko Urizarren “Poemak”.

Jabier Kalzakortak ahozko literaturari heldu deutso barriro be, dantza-koplak erreskatatuz “Ataungo dantza-kopla bilduma polit bat” lanean.

Xabier Bovedak literatura unibertsalari egin ohi deutsan errepasoan, oraingoan “Roberto Fontanarrosa “Beltza” (Rosario 1944 – Rosario 2007). Literatura eta futbola” ekarri deusku eskuetara.

Gorane Intxaurragak, itzulpenaren bitartez, “Zen ipuin gehiago” artikuluan, ekialdeko tradizinoko ipuinak euskeraz jarrita hurreratu deuskuz,

Sebastian Gartzia Trujillok saiora jo dau “Bizkaitarrak Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren lehen urratsetan” idazlanean.

Eta amaitzeko, Bitañoren Mugarrapetik kontu kontari liburuaren aurkezpeneko hitzaldiak batu ditugu; alde batetik, Martin Lasaren “Bitañoren liburuaren aurkezpenean”, eta bestetik Iturrikoren “Bitaño idazlearen atal bilduma”.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.