Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 66. zenbakia argitaratu barri dogu. Hainbat motatako testuak batzen ditu ale honek be, aurrekoen antzera. Oraingoan azaleko irudia Enrique Morenterena da.
Narrazinoetan, Miren Agur Meaberen “Ametsen inbentarioa”, Lourdes Unzuetaren “Aske izan gura”, Juan Ramon Madariagaren “Lau urtaro daltoniko”, eta Inaxio López de Aranaren “Eutsi beheari!” idazlanak daukaguz.
Poesian, Eneko Urizarren “Poema barik ezin dut” izeneko sorta.
Sebastian Gartzia Trujillok “Juan Mari Lekuonaren eliz kantak” gaia aztertu dau, saio-artikuluan.
Jabier Kalzakortak bere arloari oratu deutso, hau da, ahozko literaturari, eta oraingoan “Baratzian zoin den eder aza eta Porru-landare edo Oi uda-lili polita kantua” aztertu dau, beti ohi dauen moduan, aldaera ezbardinak eta ezezagunak eskainiaz.
Xabier Bovedak, literatura unibersalari egiten deutsan tartean, oraingoan Juan Ramon Jimenez (1881-1958) idazlearen barri emon ez eze, haren testu hautu batzuk euskeraz emon ditu.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.